Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Urtarrilaren 5ean sartu da indarrean animaliak sentikortasuna duten izaki bizidun gisa aitortzen dituen legea. Beraz, hemendik aitzina animaliak ez dira gehiago "gauzak" bezala kontsideratuko. Gainera, nahitaez, nortasun agiria beharko dute. Animalien eta gizakien arteko bizikidetza harremanak arautzea da lege berriaren helburua.
Bertzeak bertze, legeak ondorioak izanen ditu bereizten diren bikoteentzat, onez onean ez badira ados jartzen lau zangotako beren lagunen etorkizunari buruz....
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Urtarrilaren 14 honetan hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zendu zela.
Euskalgintzak sekula ukan duen idazle, pentsalari eta hizkuntzalari emankorrenetakoa gogora ekartzeko, ekitaldi andana antolatu dute Donostian hilabete honen 11, 13, 15 eta 18ko.
Asteartean, "Txillardegiren hizkuntza politikaren oinarriak eta bere gaurkotasuna" izeneko mintzaldia izan da San Telmo museoan. Ostegun honetan, berriz, kronikak liburua...
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Europako bertze herrialde batzuetara joan nahi zuten 8.115 migratzaile artatu zituzten 2021ean erakundeek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituzten zentroetan. Azken lau urteetako kopururik handiena da hau.
Halaber, ez da ahantzi behar hiru migratzaile ito zirela Bidasoa ibaia zeharkatzera entseatuz.
Eusko Jaurlaritzak pasaian diren migratzaileak laguntzeko sare bat plantan ezarri zuen 2018an eta egunean 500 lagun aterpetzeko zentroak zabaldu zituzten EAEko hiru...
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Donostian ez da danborradarik izanen aurten ere, iaz bezala, osagarri egoera ez baita oraino aski segurua. Hori erabaki dute haurren eta helduen danborradetako arduradunek eta Udalak joan den astean. Eneko Goia auzapezak erran du "halabeharrez eta tristuraz" hartu dutela erabakia.
Beraz, bigarren urtez segidan, urtarrilaren 20an ez da bandera altxatze eta jaisterik izanen, ez dira hiriko plaza eta karrikak musikaz beteko.
Hala ere, aste honetan bertze bilkura bat egin beharra...
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Sare Herritarrak euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestaldia antolatu ohi du urte guziez, urtarrila hastapenean, Bilbon eta Baionan. Joan den larunbatean iragan da hau, baina ez usaiako moldean, COVID-19 izurritearengatik. Bilbon manifestaldi erraldoi bakarra egiteko partez, Hegoaldeko hiri eta herri desberdinetan atera dira jendeak karrikara arratsaldean. Baina lehenago, larunbat goizean, mahai ingurua antolatua zuen Sarek Bilboko Euskalduna jauregian.
Ekitaldi honetan...
Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a
Presoen eskubideen aldeko mobilizazio egunaren biharamunean, Joseba Azkarraga bozeramaileak hitza hartu du plataformaren ikusmoldea emateko.
Hasteko, Azkarraga kontent agertu da herritarren parte hartzea nasaia izan delako. Gehitu du alderdi politiko guziekin mintzatzen segituko duela ETAko presoei ezartzen zaien "salbuespenezko" espetxe politika geldi dadin. Ildo horretan, elkarlanean aritzeko deia luzatu du.
Bestalde, Azkarragak jakinarazi du Sare herritarrak txosten bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016