Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

Eusko Alkartasuneko krisia

Gasteizko epaitegi batek Eusko Alkartasuneko zuzendaritzari manatu dio 15 egun barne hauteskunde primarioak errepika ditzala. Duela hiru aste egin ziren primario hauek eta orduan Eba Blanco hautatu zuten idazkari nagusi gisa, Maiorga Ramirez kritikoaren hautagaitza baztertu ondoan. Gainera, Ramirez alderditik kanporatu zuten.

Maiorga Ramirez Nafarroako parlamentariaren ustez, erabaki judizial honen ondotik, bere burua aurkeztu ahalko luke, kanporaketa eta azken Kongresuan hartu bertze...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 10a

Hezkuntza hitzarmena

Joan den astean burutu da hezkuntza eragileek eta alderdi politikoek Eusko Legebiltzarreko hezkuntza itunerako dokumentuari zuzenketak aurkezteko epea. EAJk eta PSE-EEk euskarari, euskal kulturari eta hezkuntza publikoari lotuak diren puntuetan proposatu dituzte aldaketak; EH Bilduk, euskara ardatz izatean eta eskola publikoaren garrantzian ezarri dute arreta; eta Elkarrekin Podemos-IUk zuzenketarik gehienak sare publikoa sistemaren erdigunean ezartzera bideratu ditu.

Hitzarmenaren...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a

Bizikidetzarako memoria

Indarkeriaren hiru biktimek eta hiru historialarik osatuko dutememoriaren oinarriakbilduko dituen dokumentua prestatzeko lantaldea. Gogora Institutuak sortu lan taldea da."Erkidegoan memoriaren gizarte-eraikuntzarako oinarri partekatuen dokumentua"izanen da testuaren izena, eztabaida politikoa gainditzeko eta begirada berria sustatzeko helburua ukanen du.

Josu Elespe(ETAk hildako Froilan Elesperen semea),Maria Jauregi(ETAk hildako Juan Maria Jauregiren alaba) etaAxun Lasa(GALek hildako...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a

Elizan gertatu sexu gehiegikeriak

Elizan izan diren gehiegikeriak, batzorde independente batek ikertuko ditueta adituen talde hori, Angel Gabilondo herritarren defendatzaileak zuzenduko du. Hala adostu dute PSOEk eta EAJk, proposamen bateratua martxoaren 8ko Kongresu osoko bilkuran bozkatuko da. Podemos, ERC eta EH Bilduk ikerketa batzordea legebiltzarrean osatzea galdatzen zuten, bainan jeltzale eta sozialistek legebiltzarretik kanpo ikerketaren egitea adostu dute. Jaurlaritzatik diotenaz, Elizaren baitan eta Autonomia...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a

Ukrainako gerla eta euskal ekonomia

Ukrainako gerlak ondorio kaltegarriak ukanen ditu anitz erresumetako ekonomientzat, nola ez Hegoaldekoarentzat. Jadanik pandemiaren ondorioz garai gogorrak bizi izanik suspertzen ari zelarik. Bi ondorio ukanen ditu: lehengai eta erregaien prezioa azkar kariotuko dituela eta euskal enpresen lehiakortasuna kaltetuko. Halaber enpresen merkatu zenbait hetsiko ditu, euskal enpresen esportazioentzat. Hegoaldeko enpresentzat Errusia erosle ona da, bestalde 29 enpresa euskaldun badaude...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 03a

Ukraina: elkartasuna

Gerlaren ondorioz Ukrainan gertatzen ari diren gertakari latzek elkartasunen urratsak eragintzen ari dira. Maria ChiviteNafarroako presidenteak,Pedro SanchezEspainiakoari,gutunaidatzi dio Nafarroako Erkidegoa prest dagoela "Ukrainako gatazkaren ondorio humanitarioak arintzen laguntzeko". Elkartasuna ere adierazi die Ukrainako herritarrei.

Ildo berean,Ana Ollo kontseilariak,Jose Manuel AlbaresEspainiako Kanpo Arazoetako ministroari eskatu dio har ditzala beharrezkoak diren neurriak,udan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016