Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a

Narkotrafikoa

Europako marihuana landarik handiena aurkitu dute Nafarroan, Erriberri eta Artaxoa artean, Guardia Zibilak eta Foruzaingoak elkarrekin eraman duten operazio baten bidez. Lursailean 415.000 landare eta 87.500 kilo kukulu aurkitu dituzte. Hiru lagun arrastatu dituzte Nafarroan eta bertze bi ikertzen ari dira Bizkaian.

Marihuana alorrak 67 hektarea zituen. Ekoizleek legezko landa baten itxura eman zioten, erranez erabilpen industrialerako marihuana zela, baina ikerketak bertzerik erakutsi...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a

Memoria historikoa

Nafarroan:

Nafarroan 1936ko gerlan fusilatu eta jazarri zituztenak omendu dituzte apirilaren 14an Iruñean, Gaztelugibelen. AFFNA-36 Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatua zuen omenaldia.

Ekitaldia aurresku batekin eta lore eskaintzarekin hasi da, eta ondotik elkarteko lehendakari den Amaia Lergak hartu du hitza, Espainiako bigarren errepublika gogora ekarriz: "Itxaropenerako aro bat ireki zen, askatasun ufada, justizia soziala eta konfiantza ekarri...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a

Iñaki Segurolaren heriotza

Iñaki Segurola filologo, idazle, hiztegigile eta Euskaltzain urgazlea zendu da apirilaren 15ean, 60 urtetan. Azpeitian sortua zen 1962an eta euskalgintzan lan handia egin du, bereziki hiztegigintzan.

Orotariko Euskal Hiztegiaren proiektuari eta Hiztegi Historiko-Etimologoari eskaini dizkie azken 30 urteak. Halaber, bortz liburu argitaratu ditu: "Koiteretzia" eleberri dialogikoa (2021), "Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo" (2005), "Nere gorringotik" (2008), "Arrazoia ez dago...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a

Aberri Eguna

Bi urte kasik ospakizunik egin gabe iragan ondoan, alderdi abertzaleek aldarrikapen nazional historikoak berretsi dituzte 2022ko Aberri Egunean.

EAJk Bilbon egin du ekitaldia, baina bezperatik abiatuak ziren ospakizunak, Bizkargi mendi kaskoan.Andoni Ortuzar alderdiaren lehendakariak larunbatean iragarri bezala, igandean "Euskadi etorkizuna modu librean erabakitzeko askatasuna duen nazioa" dela aldarrikatu dute. Ildo horretan, "munduko nazio eta herri guztien askatasuna" eskatu dute,...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a

Ernairen gazte martxa

Ernai gazte antolakundeak gazte martxa egin du Nafarroan. Ehunka gazte Zugarramurditik abiatu ziren apirilaren 14ko goizean, arratsean Erratzura heltzeko. Biharamuneko etapak Elizondora eraman ditu. Han musika emanaldia, mintzaldiak eta ekitaldi politikoaz gozatu ahal izan dute. Baina lehenago, Amaiurren geldialdia egin dute, herri horretan duela bostehun urte gertatu gudua gogoan. Preseski, "BostEHun eta zutik" zen aurtengo martxaren leloa. Amaiurren, Juantxo Agirre arkeologoak errezibitu...

Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a

Bilboko portua

Bilboko portuaren aktibitatea emendatuz doa, %16aren emendatzearekin, Short Sea Shipping, garraio laburretan espezializatua da, bereziki Europa iparralde eta Erresuma Batuarekin egiten dituen joan-jinekin. Hots Espainiako trafikoa Europa Atlantikoarekin %19koa da eta %24koa Erresuma Batuarekin. Bilboko portuak, 207 porturekin loturak dauzka, horietan 66 Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin astero 33 lotura eginez.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016