Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a

Kongresuak uko, martxoaren 3ko sarraskiaren ikertzeari

1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatu hilketaren ikerketa, Diputatuen Kongresuak batzordea sortzea ez du onartu, EHBildu eta ERCek egin galdera baztertuz. Oroitaraz dezagun, egun horretan langileak elizan egiten ari ziren batzarrean poliziak tiroz 5 lagun hil zituela eta 100 bat balaz kolpatu. PP, PSOE, VOX ala Ciudadanosek ez dute galdera baimendu,aldiz Podemos, ERC, EHBildu ala EAJak, besteak beste, eskakizuna sostengatu dute, gehiengorik lortu gabe. Batzorde horren helburua da polizia...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a

Ekonomiaren gora beherak

Euskal ekonomia sailak oren zailak bizi ditu: Ukrainako gerlak eta garraioen grebak, erkidegoko enpresa andana kaltetzen dituzte: enpresa zenbait geldituak daude,beste batzuk aldizkako jarduerak egiten dituzte. Hala nola CAF enpresak, Beasainen ala Irunen, hornidura faltaz, geldialdiak eginen ditu. Volkswagen-ek Nafarroan ala Mercedesek Gasteizen ekoizpena gelditu dute, pieza eskasa izanez. Papresa paper lantegia Errenterian, Michelin ACB Bizkaian, Arcelor Mital eta Olaberria enpresek...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a

Nafarroan herri hustuak salgai

Harrigarria badirudi ere, Nafarroako zenbait gunetan, zenbait herri bizitzailez hustuak izanez, salgai dira. Adibidez, Zai, Beltzunegi ala Etxaide, Esteribar aldean. Alta herri horiek Iruñetik ordu erdira kokatzen dira. Zoritxarrez etxe abandonatuak lurrera joan dira, adibidez Zaiko herri osoa salgai da 1.600.000€tan, eliza barne, Beltzunegi 590.000€tan, ermita barne eta Etxaide 3.000.000€tan.

...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a

Arrantzaleak porturatuak

Baxurako euskal ontziek zenbait egunez gutienez portuan geldirik jarraituko dute, garraio grebaren ondorioz, orduan bilduko baitira berriro arrantzan hasi ala ez erabakitzeko.

Bizkaiko eta Gipuzkoako untziak joan den astetik portuetan daude. "Garraioaren greba eta saltzea, ezin dugu gure jarduera modu normalizatuan garatu", Garmendia hiztunak, azaldu du eta bihar egoera berriro aztertu eta erabaki bat hartuko dutela aurreratu du.

...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a

Aste Saindua Bilbon

Euskal kultura ardatz,"Bilbao Basque Fest"jaialdiak 200 ekitalditik gora eskainiko ditu Aste Sainduan,apirilaren 13tik 17ra. Herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika lagun,300 artistainguruk parte hartuko dute, Bilboko 30 bat aretotan.Ekitaldi gehienak dohainik izanen dira. Bizkaiko hiriburuaz gozatzeko garai aproposa.

...

Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a

Aberri Eguna

Ezohiko bi urteren ondotik, aurten EAJk ospakizun tradizionala eta aldarrikapenak kaleetan berreskuratuko ditu. 2020an militante jeltzaleek etxean konfinaturik ospatu behar ukan zuten, 2021ean ekitaldi politikoa egin zuten Euskalduna Jauregian, publiko oso mugatu batekin.

Nafarroa ez dela inongo Euskal Nazioaren parte erraiten duten horientzat mezua bidaliz, apirilaren 17an, Iruñean milaka euskal herritar bilduko dira. "Amaiurren garaitu ez gintuztelako jarraitzen dugu zor zaigun...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016