Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Koalizio abertzaleakelkarretaratzeaAtarrabian egin du, Nafarroako Auzitegi Administratiboak bertakofrontoian margotua zegoen Euskal Herriko armarria ezabatzeko aginduaeman duela salatzeko. Bertan, Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramaileak adierazi du "hainbat sektore politiko eta judizial euskal kutsua duen edozeren aurka" ari direla. "40 urte beranduago, bide demokratikoak ireki eta Nafarroak subjektu politiko gisa gure erabakiak hartzeko garaia da" erran du Ruizek. Ildo horretan, berretsi du...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Esnearen sektoreko ekoizleek Iruñeako Konstituzio Plazan esnea bota dute, ekoizpen-gastuak emendatzearen ondorioz bizi duten egoera dramatikoasalatzeko. Hala adierazi du Oier Villanueva Ultzamako esne abeltzainak eta EHNE sindikatuko bozeramaileak, protesta gisa esnea bota ondoan. "Guri ordaintzen dizkiguten prezioak oso apalak dira etakostuen azpitik lan egiten dugu", adierazi du sektorearen egoerari buruzko testuingurua azaltzeko. "Dirua zerealetan inbertitzen da eta horrek lehengaien...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Ernaik,Cabo Quilates itsasontziaren gurutzea Barakaldonbota du eta ekintza horren ondotik Bizkaian "monumentu frankista publikorik" gelditzen ez dela azpimarratu du. "Erakundeen pasibotasunaren aurrean", ezker abertzalearen gazte erakundeak duela urte batzuk eremu publikoetatik ikur frankistak kentzeko kanpainaabiatu zuen eta azkenik egin ekintzarekin, Bizkaiko kaleetan ikur frankistarik ez dagoela adierazi dute.
...Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Gogora Institutuaren arabera, Bizkaian eta Gipuzkoan frankistek 2.194 pertsona fusilatu zituzten, gerra zibilean eta gerla ondoan. Horietatik, 60 emazteak ziren eta2.134 gizonak. Derion omenaldia egin diete, horietan, bertzeak bertze, Doroteo Calzada,Jesus CarreraetaJose AriztimuñoAitzol-i. Zerrenda gordin bereko hiru izen-abizen dira. Frankistek hirurak fusilatu zituzten, 1936-1945 artean, gerra-kontseiluaren sententziaz.
Busturiarra zen Doroteo Calzada, lanbidez laboraria eta hiru...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Eusko Jaurlaritza lanean ari da pentsio funts publikoa sortzeko. "Eragile askoren adostasuna behar duen lana da, horrek denbora eskatzen du. Gaur egun langiletatik %51,2ak enpresa plana du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nagusiki sektore publikokoak dira, industriako batzuk eta Mondragon korporaziokoak. Jaurlaritzak urteak daramatza enpresa eta langile gehiago erakarri nahian -bere helburua da langileen %70erat heltzea-, baina sektore batzuei eta enpresa ttipiei bereziki kosta egiten zaie...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 24a
Gorka Palacios xuritua:
Espainiako Auzitegi Nazionalak Gorka Palacios ETAko kide ohia xuritu du, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Atristrain auzian ezarri jurisprudentzian oinarrituz. Fiskaltzak 316 urteko presondegi zigorra galdegiten zuen Palaciosentzat, 2001ean, Madrilen bonba auto bat zartaraztea leporatzen baitzion. Baina auzitegiak ez ditu frogak kontutan hartu, presoa inkomunikaturik zegoelako deklarapenak egin zituelarik, eta hauek torturapean erran solasak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016