Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Zugarramurditik Erratzura, martxa eginen du Ernaik

Apirilaren 14an Zugarramurditik abiatuko da gazte martxa eta Erratzun eginen du geldialdia. Biharamunean Erratzutik Elizondora joanen da eta bertan eginen ditu egitarau politiko eta musikaldiak. Apirilaren 17an, Aberri Egunean burutuko da egitasmoa.

Amaiurko gazteluaren setioaren bostehungarren urteurrenari keinua eginez, "zutik dagoen herria eta zutik dagoen gazteria" badela aldarrikatuko du. "Euskal Errepublika sozialista, feminista eta euskalduna eraikitzeko gazteriaren grina eta...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Pentsiodunak mobilizatuak

Milaka lagun mobilizatu dira asteburuan hiri nagusietan, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deiturik, gehiengo sindikalaren eta jendarte eragileen babesarekin, pentsio duinak eskatzeko, bidenabar indarrean jarri berri den pentsio sistema salatzeko. Manifestazio jendetsuak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren (Gipuzkoa), Ondarroan (Bizkaia), Tafallan, Altsasun eta Lizarran (Nafarroa). Lau urte bete dira, astero, salbu konfinamendu garaian, pentsiodunek...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Arizkunen Baztango Batzar Nagusia zundaketaren aurka

Elbete eta Arizkun artean, Canteras Achak ofitarik dagoen ikusteko egin nahi dituen zundaketen harira, Imanol Etxeberria Arizkuneko alkateak, herriaren izenean idatzi bat aurkeztu du. Azalduz, Arizkuneko lurretan, Aintzialde eta Bergara auzoetan, Canteras Acha elkarte mugatuak zundaketak egin nahi dituela, "burdin-harria ote den jakiteko, hala bada etorkizunean harrobia egiteko". Zehaztu ditu zer kalteak eraginen dituen herritarrentzat. Azpimarratu duenez, lur komunalak eta pribatuak daude...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Auzolana egin dute Anizen

Auzolana errotua dago Baztan aldean eta nola ez Anizen. Herri ttipia izanagatik, jende anitzek beti parte hartzen dute. Eguberri inguruan uholdeek Aizkoako bidea itsuski hondaturik aldiro bezala,hormigoiztatzea erabaki dute eta 3 egunez auzolanean aritu ondotik, pinterdiarekin ospatu zuten lana bukatu izana. Auzolana herritarren gain gelditu da eta Baztango Udalak hartu du bere gain hormigoiaren kostua.

...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Oinarrizko errenta Legebiltzarrean eztabaidan

Eusko Legebiltzarrak euskal herritar guzientzatBaldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaezartzeari buruz eztabaidatuko du, herri plataforma batek aurkeztu proposamen bati erantzunez.270 eta 900 euro bitarteko errentaeskatu dute, hain zuzen ere, 22.075 sinadura bildu dituen ekimen horrekin. Herri ekimenak sinadurak Legebiltzarrean aurkeztu ditu, herri ekimen batek behar dituen 10.000 sinaduren bikoitza lortu dute, irailean abiatutako kanpainaren bidez. 18 urtetik gorako pertsonentzat eta...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 20a

Sagardo berria

Sagardoaren denboraldia abiatuko da: urte ona izanen dena iduriz. Euskal Herriko sagardotegiek, jaz baino %14 gehiago sagardo ekoitzi dute, baina kontuan hartu behar da 2021ekoa inoiz izan den uztarik ttipiena izan zela. Sagar urte oparoa izan da eta sagasti gehienek sagar asko eta osasuntsua eman dute. Ondorioz, sagardogileek aurtengo sagardoa, orokorrean, iazkoa baino arinagoa dela azaldu dute, usaintsu edo lurrintsuagoa, eta alkohol graduazio ttipiagokoa.

Lekuko sagarrarekin egin...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016