Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a

Danborradarik gabeko bigarren urtea

Donostian ez da danborradarik izanen aurten ere, iaz bezala, osagarri egoera ez baita oraino aski segurua. Hori erabaki dute haurren eta helduen danborradetako arduradunek eta Udalak joan den astean. Eneko Goia auzapezak erran du "halabeharrez eta tristuraz" hartu dutela erabakia.

Beraz, bigarren urtez segidan, urtarrilaren 20an ez da bandera altxatze eta jaisterik izanen, ez dira hiriko plaza eta karrikak musikaz beteko.

Hala ere, aste honetan bertze bilkura bat egin beharra...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 8ko mobilizazioak

Sare Herritarrak euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestaldia antolatu ohi du urte guziez, urtarrila hastapenean, Bilbon eta Baionan. Joan den larunbatean iragan da hau, baina ez usaiako moldean, COVID-19 izurritearengatik. Bilbon manifestaldi erraldoi bakarra egiteko partez, Hegoaldeko hiri eta herri desberdinetan atera dira jendeak karrikara arratsaldean. Baina lehenago, larunbat goizean, mahai ingurua antolatua zuen Sarek Bilboko Euskalduna jauregian.

Ekitaldi honetan...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 13a

Sare Herritarraren ihardukitzea

Presoen eskubideen aldeko mobilizazio egunaren biharamunean, Joseba Azkarraga bozeramaileak hitza hartu du plataformaren ikusmoldea emateko.

Hasteko, Azkarraga kontent agertu da herritarren parte hartzea nasaia izan delako. Gehitu du alderdi politiko guziekin mintzatzen segituko duela ETAko presoei ezartzen zaien "salbuespenezko" espetxe politika geldi dadin. Ildo horretan, elkarlanean aritzeko deia luzatu du.

Bestalde, Azkarragak jakinarazi du Sare herritarrak txosten bat...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Guggenheim erakusketa: Fauvismotik surrealismora

Guggenheim Bilbao Museoak"Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko arte lanak"erakusketa irekiko du, otsailaren 11tik maiatzaren 22ra izanen da ikusgai. Derain, Robert Delaunay, Matisse, Maurice de Vlaminck eta Louis Valtat artistak daude, kubismoaren sailean: Braque, Albert Gleizes, Natalia Goncharova, Juan Gris, Fernand Léger, André Lhote, Jean Metzinger eta Picasso. Surrealismoari dagokionez, Breton, Ernst, André Masson eta Mattaren lanak dira erakutsiko. Erakusketan...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Antton Troitiño preso ohia hil da

Antton Troitiño preso eta ETAko kide ohi donostiarra zendu da eritasun larri baten ondorioz. Troitiño 28 urtez preso egon da. 24 urteko zigorra bete ondoren, Huelvako presondegia utzi zuen 2011n. Bainan berriz presondegiratu zuten. Etxeratek salatu duenez, "kanpaina politiko-mediatiko baten ondorioz", berriz arrastatu zuten, 2017an sei urteko espetxe-zigor berria betetzen hasi zen. Hamar hilabete iragan dira

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Erreakzioak

LAB sindikatu abertzaleak preso ohiaren familiari eta lagunei "elkartasuna eta babesa" adierazi die. "Nahiz eta gaixotasun larria izan, espetxeraturik mantendu zuten azkenera arte eta askatzeko anitz traba gainditu behar ukan zituen", deitoratu du LABek. Sindikatuaren hitzetan, "kartzela politika gizagabeak zuzenean eragin du heriotza". "Salbuespen politikarekin amaitu behar da eta euskal presoak etxeratzeko bidean jarri, espetxe politikak zuzenean eragiten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016