Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a
Antton Troitino euskal preso ohia zendu da abenduaren 17an, 64 urtetan. Palentziako Tariego de Cerrato herrian sortua zen. ETArekin loturak zituelakoan, 1987an arrastatu zuten, 30 urte zituelarik. Geroztik, kasik bizi osoa preso egon da. 2020ko apirilean eritasun larri eta sendaezina agertu zitzaion, eta aurtengo otsailaren 5ean libratu zuten, baldintzapean.
...Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Azken egunetako euriteek eta uholdeek arazo anitz eragin dituzte Hegoaldeko errepideetan: arazoak izan dira ibilgailuen trafikoa trabatu dutenak: lur litatzeak, ur putzuak eta uholdeak nonahi, kalteak ere anitzak dira. Nafarroan adibidez azken hamarkadetako uholde handienak jasan dituzte, bereziki Erriberan. Ondorio onak izan ditu ere euriteak: urtegiak leporaino bete dira, bereziki Bizkaian. Bainan zoritxarrez pertsona bat hil da Sunbillan lur litatuak harrapaturik.
...Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Orain arte Donostiako elizbarrutiko arduradun izandakoJose Ignacio Munilla Orihuelako (Alicante) apezpiku izanen da. Aita Sainduak izendatu du postu horretara, heldu den otsailaren 12an jabetuko da bere kargu berriaz. Bere kargua bete duen 12 urteak polemikoak izan dira. Fededun talde batek behin baino gehiagotan kritika zorrotza egin du bere lanaz. Bere lanaren kudeaketaz, feminismoaz ala elizako diru kontuetan milioi bat eurotik gorako galtzeak egiteaz. Azken hamabi urteetan zehar, besteak...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Zabaldin egin prentsaurrekoan, Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek iragarri dute, elkartea sortzeko erabakia hartu dutela, herrialdetan torturatuen bozgorailu izateko xedearekin. Estatuko Segurtasun Indarren aldetik, Nafarroan tratu txarrak eta torturak jasan dituzten pertsona guziei edo haien senideei ahotsa emanen duen elkartea eraikitzen lagunduz. Herriz herri torturatuak izan direnen artean, bazkideak bilatuko dituzte. Jakin badakite -egiten ari diren datu bilketaren...
Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
Koronabirusaren pandemia dela eta,Bilboko eta Donostiako udal gobernuek San Tomas azoka antolatzeko baimenik ez emateaerabaki dute. Bigarren urtez segidan erabaki dute hori, pandemiaren bilakaera kezkagarria baita.
...Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a
"Euskararen gramatika"lana aurkeztu du Akademiak, auzo hizkuntzetakoen pareko, gramatika duin eta homologagarria, Miren Azkarate euskaltzain osoak, sorreratik Gramatika Batzordearen kide den hizkuntzalariak, azaldu duenez, milaka orrialdeko bi liburukiko lan berria ez da orain arteko argitarapenen laburpen soila.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016