Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Mercedesen Gasteizko fabrikan ekoizpena geldituko

Mercedesen Gasteizko fabrikakbertan behera ekoizpena utziko du,abenduko azken bi asteetan. Asmoa da egun horietan piezak metatzea. Sindikatuen iturriek diotenez, zuzendaritzak adierazi du pieza batzuen horniduran gabeziak daudela, hortaz adostu dute aurtengo azken lan eguna abenduaren 17an izatea. Ordura arte, normaltasunez eginen dute lan. Aurreikuspena da ekoizpena urtarrilaren 3an berriro hastea, baina hori ez da bermatuta.

...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Euskadin: langile bat hiltzen da 11 egunean behin

Lan istripuen-ondorioz,27 hildako eta larri zauritutako 162 pertsonaizan ziren Euskadin, urteko lehen hamar hilabeteetan. Hots langile bat hil da hamaika egunean behin, lanorduetan ala lanerako bidean ala etxerakoan gertatutako ezbeharrengatik eta larriki zauritua, bi egunean behin. Guzira,30.189 euskal langilekhartu behar ukan zuten geldialdia, lan-istripu baten ondotik urteko lehen hamar hilabeteetan. Jazko aldi bereko datuei alderatuz, %17ko hazkundea suposatu du, 4.405 pertsona gehiago...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Volkswagen: bi auto elektrikoren ekoizpena Landabenen?

Volkswagen TaldeakLandabengo lantegiaribi ibilgailu elektriko ttipiren ekoizpena proposatu diezaioke, Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez. Bi aukeraleudeke mahai gainean: LandabenekVolkswagen markako bi modelo elektriko ekoizteaedoVolkswagen markako SUV bat eta Skodako beste batekoiztea. Enpresa batzordeko presidenteak, Europa Press albiste agentziari baieztatu dionez:"Bi aukerak oso positiboak dira guretzat, joango gara...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Jaurlaritzak "urrats gehiago" eskatu ETAko presoei

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburuak "urrats gehiago" egiteko eskatu dio Euskal Preso Politikoen Kolektiboari, argitu gabeko kasuetan laguntzea eta "egindakoa injustua" izan zela aitortzea, besteak beste. Artolazabalek erran du oraindik beharrezkoa dela urratsanitz emateahilketa batzuk argitzeko, ez dakitelako nortzuk diren egileak eta nola egin ziren. Hala ere, aitortu du aurrerapausoa izan daitekeela Euskadin bizikidetza hobetzeko, berandu iritsi...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

EAJk Espainiako Gobernuarekin akordioa lortu du AHTa Gasteizera eta Bilbora heltzeko

EAJk Abiadura Handiko Trena (AHT) Gasteizera eta Bilbora sartzeko akordio garrantzitsua lortu du, Pedro Sanchezen Gobernuarekin dituen negoziazioetan eta trenaren lanak bultzatzea ahalbidetuko du. Eusko Jaurlaritza arduratuko da Abiadura Handiko Trena Gasteizera eta Bilbora heltzeko obra zibilaz, bi hiriburuetan lurpean sartuko baita. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu lanak, gero Kupoaren bidez finantzaketa gastua eskuratzeko

...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

"Janaria ez da botatzen" kontzientziazio kanpaina

Eusko Jaurlaritzak eta Elika Nekazaritzarako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak"Janaria ez da botatzen"kanpaina abian jarri dute, elikagaiak xahutzea saihesteko helburuz. Abenduaren 20ra arte eginen dute kanpaina. Hiru astez mezuak eta gomendioak emanen dira idatzizko eta digital prentsan, irratian, sare sozialetan, autobusetan. Batetik janaria "botatzeak" dituen ondorioak azaleratu nahi dituzte, bestetik, aterabideak ala gomendio xumeak eman nahi dituzte kontsumitzaile...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016