Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 16a

Hamar gaztetatik lauek egin dituzte boluntario lanak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 30 urtetik beherako gazteen %11,5ek egiten dituzte gaur egun boluntario lanak. Boluntariotza-lanak egin dituzten gazteen kopuruaren bilakaera oso positiboa izan dela ondorioztatu dute. Jarduera-eremu nagusia haurrekin eta gazteekin lotutakoa da. Gainera, %15,5ek diote boluntario-lanak egiten dituztela pobrezia desagerraraztearekin, garapenerako lankidetzarekin, etorkinei edo errefuxiatuei.

...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Euskal presoak: EPPK-ren adierazpena

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak presoei espetxetik ateratzean egiten zaizkien harrera ekitaldiak soilik hurbilekoen artean eta molde pribatu eta diskretuan egin nahi ditu hemendik aitzina.

Agiri baten bidez, kolektiboak aitortu du badirela harrera ekitaldi horiengatik "samina sentitu dutela zintzoki azaldu duten pertsonak" eta min hori ulertzen dutela adierazi dute.

Halaber, EPPK-k erran du bere gogoa dela "sufrimendu oro arintzea eta aukera berriak zabaltzea, zauriak...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Sindikatuak karrikan

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuak euskal hiriburuetako karriketara atera dira abenduaren 1ean, lana, erretretak eta bizi-baldintza duinak galdegiteko. Gainera, karrikako borrokak eta mobilizazioak plantan ezartzen segitzeko deia egin dute.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak EH Bilduri eta EAJri eskatu die erretreten erreformaren kontra ager daitezela. Halaber, 2022rako EAEko Kontuak ez babestea galdegin dio euskal ezkerrari.

Mobilizazio honen...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko hitzarmena

Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk aurrekontuei buruzko akordioa sinatu dute, lehen aldikoz, eta koalizio subiranista abstenituko da hauek onartzeko eginen den bozketan, abenduaren 23an. Aurrekontuetan 253 milioi euroko balioa duten hainbat zuzenketa eginen dituzte. Halaber, Jaurlaritzak onartuko ditu EH Bilduk aurkeztu dituen sei neurri politikoetarik hiru.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak gidatu lantaldeek azken asteetan egin...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Ekonomia

Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemiaren ondorioz suntsitu ziren lanpostuen %98,1 berreskuratuak izan dira.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eman datuen arabera, 2020ko azaroan baino 14.657 langabe gutiago daude orain. Langabeziaren apaltze hau bereziki Araba eta Bizkaiko Industria eta Zerbitzu sailetan sentitu da.

Nafarroan ere joera bera ageri da. Foru erkidegoan 2020ko azaroan baino 7.825 langabe gutiago daude, hots, %19,80...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 09a

Izurritea berriz goiti

COVID-19 kasuak anitz emendatzen ari dira Hegoaldean, 100.000 biztanleko 500 kasu gainditzeraino, bai EAEn, bai eta ere Nafarroan.

Foru erkidegoan Covid ziurtagiria baitezpadakotzat ezarria izan zen aitzineko astean, baina Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian neurri hori baztertu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak eta erabaki honi helegitea ezarri zion Jaurlaritzak, Auzitegi Gorenaren aitzinean.

Geroztik egoera makurtu da egunetik egunera, eta Auzitegi Gorenak Jaurlaritzaren helegitea onartu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016