Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduakmanifestazioak deitu ditu datorren urtarrilaren 15erako. "Garai onak" diralangileek, sindikatuek eta gazteek pentsiodunen aldarrikapenekin bat egiteko.

"Elkar babesteko, bete ditzagun kaleak, Madrilgo, Gasteizko eta Iruñeko erakunde publikoei, patronalari eta bestelako botere ekonomikoei helaraztekoez gaudela prest pentsioen, soldaten eta beste giza-eskubideen murrizketak jasaiteko", nabarmendu dute.

...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Eusko Jaurlaritzak: 4.000 lanpostu

Eusko Jaurlaritzak4.000 lanpostu inguruko Lan Eskaintza Publikoaonartu du, 2021erako: Hezkuntzarako 1.856 postu izanen dira etaOsakidetzarako 1.273 eta 435 lanpostuAdministrazio Orokorrerako atxikiko dituzte, gainerako 424 lanpostuErtzaintzarako.

"Eusko Jaurlaritzak engaiamendu fermua du behin-behinekotasuna murrizteko, ildo horretan, heldu den urtetik aurrera hainbategonkortze prozesujarriko dira martxan Euskal Administrazioko sektore guzietan", ohartarazi du Bingen Zupiria...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Laborantza kinka larrian

EHNE, ENBA, UAGA eta UAGNko ordezkariek, lehen sektoreko langileen egoera jasangaitza salatu dute, bereziki, "abeltzaintzarena". Elkarte eta sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte merkataritza-guneen aurrean. Abenduaren 28an hasi dira Nafarroan eta urtarrilaren 18an bukatuko dira Bizkaian.

"Ekoizpen kostuen hazkunde geldiezinak eta ikaragarriak" sektorea "itoko dutela" erran dute, gastuek %30ez gora egin dutela gehituz. Esne sektoreaadibide bezala jarri dute. Ekoizpen gastuak...

Hegoaldean | 2022ko Urtarrilaren 06a

Erkidegoko herritarren %40ak gobernu aldaketa nahi

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren %41,7akgobernu aldaketanahi du, %30,1ak aldiz ez, azken Deusto barometroaren arabera. %37kEAJren eta EH Bilduren arteko gobernuaren alde egin dute eta%36k ezkerreko koalizioaren alde (EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU). Deustuko Unibertsitateak sei hilabetean behin egiten duen txostena egiteko,1.000 dei inguruegin zituztenabenduaren 2tik 9ra bitartean. Inkestan parte hartu dutenen%56k hurrengo lehendakaria emaztea izatea nahi dute. Egungo...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a

Covid pasaportea indarrean

Abenduaren 15ean sartu da indarrean Covid pasaportea Euskal Autonomia Erkidegoan. Geroztik, nahitaezkoa da ziurtagiria erakustea jatetxeetan, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, kiroldegietan eta eremu hetsietan antolatzen diren kultur ekitaldietan sartzeko.

Haatik, ez da beharrezkoa izanen aire zabaleko kirol instalazioetan, hala nola futbol zelaiak eta pilota plazak. Halaber, Covid pasaporterik ez zaie galdeginen 12 urtez petik diren haurrei, ez eta ere gorago aipatu lekuetako...

Hegoaldean | 2021eko Abenduaren 23a

Ekonomia iragarpenak

Laboral Kutxaren ikerketa taldeak urte guziez abenduan egiten duen euskal ekonomiaren egoera aztertzeko txostena aurkeztu du joan den astean. Hor agertzen diren datuen arabera, 2022an Barne Produktu Gordina (BPG) %6,2 emendatuko da Nafarroan eta %6,3 Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Emaitza onak badira ere, duela sei hilabete aurreikusi zituztenak baino apalagoak dira.

Bertze ekonomia adierazleei dagokienez, Nafarroako enplegu tasa %4,7 eta EAEkoa %4,4 iganen direla uste dute. Kontsumo...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016