Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a
Bi urte kasik ospakizunik egin gabe iragan ondoan, alderdi abertzaleek aldarrikapen nazional historikoak berretsi dituzte 2022ko Aberri Egunean.
EAJk Bilbon egin du ekitaldia, baina bezperatik abiatuak ziren ospakizunak, Bizkargi mendi kaskoan.Andoni Ortuzar alderdiaren lehendakariak larunbatean iragarri bezala, igandean "Euskadi etorkizuna modu librean erabakitzeko askatasuna duen nazioa" dela aldarrikatu dute. Ildo horretan, "munduko nazio eta herri guztien askatasuna" eskatu dute,...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 21a
Ernai gazte antolakundeak gazte martxa egin du Nafarroan. Ehunka gazte Zugarramurditik abiatu ziren apirilaren 14ko goizean, arratsean Erratzura heltzeko. Biharamuneko etapak Elizondora eraman ditu. Han musika emanaldia, mintzaldiak eta ekitaldi politikoaz gozatu ahal izan dute. Baina lehenago, Amaiurren geldialdia egin dute, herri horretan duela bostehun urte gertatu gudua gogoan. Preseski, "BostEHun eta zutik" zen aurtengo martxaren leloa. Amaiurren, Juantxo Agirre arkeologoak errezibitu...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Bilboko portuaren aktibitatea emendatuz doa, %16aren emendatzearekin, Short Sea Shipping, garraio laburretan espezializatua da, bereziki Europa iparralde eta Erresuma Batuarekin egiten dituen joan-jinekin. Hots Espainiako trafikoa Europa Atlantikoarekin %19koa da eta %24koa Erresuma Batuarekin. Bilboko portuak, 207 porturekin loturak dauzka, horietan 66 Erresuma Batuarekin eta Irlandarekin astero 33 lotura eginez.
...Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Euskararen aldeko engaiamendua eta hizkuntza eskubideen aldeko defentsa, gazte talde batek berretsi du, "Euskara Aurrera" deitu egitasmoaren bidez. Kulturako, kirolako eta euskalgintzako aurpegi ezagunen atxikimendua erdietsi du. Maiatzaren 21erako manifestazioa deitu du Donostian.
...Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Magnesitas Navarras enpresak harrobi berria Baztanen irekitzeko asmoaren kontrako mobilizazioak jadanik aipatu dizkizuegu. Magnesia ustiatzeko Eugiko harrobia 1945ean abiatu zen. Langileak etorri ziren Esteribar, Erro eta Baztandik, gaur-egun 232 langilek lan egiten dute eta beste 300 batek beren bizibidea harrobiaren ingurumenean dute. Enpresa zuzendaritzaren arabera, Eugin, 6-7 urteren ustiaketa gelditzen zaie. Geroari begira enpresaren etorkizuna Artesiagan harrobia irekitzeari lotua dela...
Hegoaldean | 2022ko Apirilaren 14a
Gipuzkoako zenbait Herriko Etxetan -Donostia, Tolosa, Ordizia eta Elgoibar- lehen urratsak egin dituzte hilerrietan musulmanen errituak errespetatzeko, gune batzuk uzteko asmoa da, urteburua aitzin guneak prest egon litezke. Ekimen honen helburua, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen erranetan,euskal eskualde bakoitzean hilerri bat egotea da, horrelako ehorzketak egiteko espazioa ukaiteko gisan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016