Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Bilboko portuan martxan ezarri nahi duen deskarbonizazio nukleoa eraikitzeko prozesua abiatu du Petronorrek. Erregai sintetikoen lantegiak eta hiri hondakinak pirolisi bidez energia bilakatzeko proiektuak osatuko dute lehen azpiegitura. Egitasmoa 103 milioi euro kostako da, eta bi urteren buruko lanean hasia izatea nahi luke petrolio konpainiak. Egitura hau hidrogenoaren euskal korridorearen katebegi garrantzitsuenetakoa da, eta Petronorrek Jaurlaritzaren sustengua eta Kutxabanken...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertu bat eskainiko dute elkarrekin, urririk, ekainaren 18an. Guggenheimen 25 urteak eta BOSen mendeburua ospatuko dituzte ekitaldi honen bidez.
Kontzertuan Modest Mussorgskyren "Erakusketa bateko margolanak" suitea joko dute. Mussorgskykonpositore errusiarrak Viktor Hartmann lagunaren omenez idatzi zuen obra hau, eta hastapenean pianorako pentsatua bazen ere, Maurice Ravelek orkestrazio batez aberastu...
Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a
Angel Lekuona Beitia naziek fusilatu zuten Pragako kontzentrazio eremu batean, 1945ean. Joan den larunbatean nazismoaren biktimei ezarri ohi zaien "Stolperstein" izeneko oroitarria ezarri dute haren omenez, Busturian (Bizkaia), han sortua baitzen. Lehen aldia da gisa honetako oroitarria ezartzen dela Euskal Herrian.
Anjel Lekuonarekin batean hil zituzten bertze bortz presoren familiakoak ere izan dira Busturian, Kataluniatik, Andaluziatik, Valentziatik eta Balear Uharteetarik...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Ekainaren 4an burujabetzaren aldeko mobilizazio zabala eginen dute, Ficoban. Euskal errepublikaren aldeko "Ehun" mugimenduak, Donostian ekitaldia egin du, Ficoban ekainaren 4an burutuko duen burujabetza ekintza, aurkeztu du. Jendarteari parte hartzeko deia egin dio: "Euskal Errepublikara eraman gaitzaken burujabetza iraultzari hasiera eman diogu".
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Euskal Autonomia Erkidegoak energiarekiko bere beharren %10 soilik ekoizten du. Baliatzen duen energiaren iturria: %45,8 petrolioa; %24,4 elektrikoa; %20,7 gas naturala; %8,2 berriztagarria. Biztanle bakoitzak urtean zehar 930 euro gastatzen ditu behar duen energia erosteko
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Arabako lur azpian gasa dagoela frogatua da. Jaurlaritzak fracking teknika erabiliz atera nahi zuen garai batean, baina Espainiako Gobernuaren trantsizio ekologikorako legeak debekatuta, Jaurlaritzak proiektuari uko egin zion. Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak erran du Gasteizen eta Subillaren kasuan, ez dela esploraziorik egin, estatu mailako lege batek debekatzen duelako. "Zentzurik al dauka ustiatu ezingo den zerbait esploratzea", galdegin du auzapezak....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016