Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Baxurako euskal ontziek zenbait egunez gutienez portuan geldirik jarraituko dute, garraio grebaren ondorioz, orduan bilduko baitira berriro arrantzan hasi ala ez erabakitzeko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako untziak joan den astetik portuetan daude. "Garraioaren greba eta saltzea, ezin dugu gure jarduera modu normalizatuan garatu", Garmendia hiztunak, azaldu du eta bihar egoera berriro aztertu eta erabaki bat hartuko dutela aurreratu du.
...Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Euskal kultura ardatz,"Bilbao Basque Fest"jaialdiak 200 ekitalditik gora eskainiko ditu Aste Sainduan,apirilaren 13tik 17ra. Herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika lagun,300 artistainguruk parte hartuko dute, Bilboko 30 bat aretotan.Ekitaldi gehienak dohainik izanen dira. Bizkaiko hiriburuaz gozatzeko garai aproposa.
...Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Ezohiko bi urteren ondotik, aurten EAJk ospakizun tradizionala eta aldarrikapenak kaleetan berreskuratuko ditu. 2020an militante jeltzaleek etxean konfinaturik ospatu behar ukan zuten, 2021ean ekitaldi politikoa egin zuten Euskalduna Jauregian, publiko oso mugatu batekin.
Nafarroa ez dela inongo Euskal Nazioaren parte erraiten duten horientzat mezua bidaliz, apirilaren 17an, Iruñean milaka euskal herritar bilduko dira. "Amaiurren garaitu ez gintuztelako jarraitzen dugu zor zaigun...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Koalizio abertzaleakelkarretaratzeaAtarrabian egin du, Nafarroako Auzitegi Administratiboak bertakofrontoian margotua zegoen Euskal Herriko armarria ezabatzeko aginduaeman duela salatzeko. Bertan, Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramaileak adierazi du "hainbat sektore politiko eta judizial euskal kutsua duen edozeren aurka" ari direla. "40 urte beranduago, bide demokratikoak ireki eta Nafarroak subjektu politiko gisa gure erabakiak hartzeko garaia da" erran du Ruizek. Ildo horretan, berretsi du...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Esnearen sektoreko ekoizleek Iruñeako Konstituzio Plazan esnea bota dute, ekoizpen-gastuak emendatzearen ondorioz bizi duten egoera dramatikoasalatzeko. Hala adierazi du Oier Villanueva Ultzamako esne abeltzainak eta EHNE sindikatuko bozeramaileak, protesta gisa esnea bota ondoan. "Guri ordaintzen dizkiguten prezioak oso apalak dira etakostuen azpitik lan egiten dugu", adierazi du sektorearen egoerari buruzko testuingurua azaltzeko. "Dirua zerealetan inbertitzen da eta horrek lehengaien...
Hegoaldean | 2022ko Martxoaren 31a
Ernaik,Cabo Quilates itsasontziaren gurutzea Barakaldonbota du eta ekintza horren ondotik Bizkaian "monumentu frankista publikorik" gelditzen ez dela azpimarratu du. "Erakundeen pasibotasunaren aurrean", ezker abertzalearen gazte erakundeak duela urte batzuk eremu publikoetatik ikur frankistak kentzeko kanpainaabiatu zuen eta azkenik egin ekintzarekin, Bizkaiko kaleetan ikur frankistarik ez dagoela adierazi dute.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016