Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Ekainaren 4an burujabetzaren aldeko mobilizazio zabala eginen dute, Ficoban. Euskal errepublikaren aldeko "Ehun" mugimenduak, Donostian ekitaldia egin du, Ficoban ekainaren 4an burutuko duen burujabetza ekintza, aurkeztu du. Jendarteari parte hartzeko deia egin dio: "Euskal Errepublikara eraman gaitzaken burujabetza iraultzari hasiera eman diogu".
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Euskal Autonomia Erkidegoak energiarekiko bere beharren %10 soilik ekoizten du. Baliatzen duen energiaren iturria: %45,8 petrolioa; %24,4 elektrikoa; %20,7 gas naturala; %8,2 berriztagarria. Biztanle bakoitzak urtean zehar 930 euro gastatzen ditu behar duen energia erosteko
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Arabako lur azpian gasa dagoela frogatua da. Jaurlaritzak fracking teknika erabiliz atera nahi zuen garai batean, baina Espainiako Gobernuaren trantsizio ekologikorako legeak debekatuta, Jaurlaritzak proiektuari uko egin zion. Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak erran du Gasteizen eta Subillaren kasuan, ez dela esploraziorik egin, estatu mailako lege batek debekatzen duelako. "Zentzurik al dauka ustiatu ezingo den zerbait esploratzea", galdegin du auzapezak....
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Jendartearen zahartzeari eta sortzeen gutitzeari buru egiteko, hilabetean 200 euroko diru laguntza ematea haur bakoitzari, hiru urteko adina bete arte, iragarri du Urkullu lehendakariak. UNICEFek bultzatu programari jarraikiz Lehendakariak jakinarazi du heldu den urtean abiatuko dela programa. Orotara, urtean 2.400 euro familiek eskuratuko dute. Horrez gain zergak ere arinduak izanen zaizkie, 2.100 euro bi haurrentzat eta 950 euro bakarrarentzat.
Halaber gazteentzat interesik gabeko...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Demografiaren aldetik egoera ez dela ona azpimarratu du lehendakariak laguntza horien berri ematean, sortzeen kopurua gutitzen ari da, gazteen familietatik emantzipatzea beranduago, 30 urte pasata, egiten delarik. Hots jendartea zahartzen ari da. Azken 20 urtetan langileriaren kopurua 90.000 lagunez gutitu da, aurreikuspenen arabera, 2050eko 220.000 lagunez murriztuko da.
Euskadik 400.000 biztanleren beharra ukanen du, hots nola ez emigranteen behar gorria. Beraz emigranteei buruzko...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 26a
Chillida Lekuko Zabalaga baserrian, Joan Miro artistaren erakusketa irekiko da, Joan Miroren eta Eduardo Chillidarekin izan zuen adiskidetasunaren aldeko omenaldi gisa pentsatuta. Zabalaga baserriko lehen solairuan agertuko dute erakusketa. Artistaren ohikoak diren gaiak jorratzen dituzten eskulturak, marrazkiak eta grabatuak jarriko dituzte ikusgai, tartean "Oiseau solaire" eta "Femme", obra ezagunak. Chillida Lekuk 2021ean"Tàpies Zabalagan"erakusketarekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016