Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Hauteskunde inkestak: EAJ irabazle

Bizkaian

EITB FOCUSen udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean inkesta berria egin dute.Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak Bizkaian eta gehiengo osotik urrats batera hurbilduko litzateke, botoen %45,7 eskuratuta (%2,2 gehiago). EH Bilduk %22,2 lortuko lituzke (%2,3 gehiago), lurraldeko bigarren lekuan indarra hartuta. Gainerateko alderdiek indarra galduko lukete. Hala, PSE-EE hirugarren indar bozkatuena izango litzateke, botoen %15,1...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Langile eskasiari aurre egiteko Kolonbiatik ekartzeko egitasmoa

Udako kanpaina hastear denean, ostalaritzan gero eta ozenago entzuten da lanerako jende eskasiaren kezka. Horri aurre egiteko, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea egitasmoa lantzen ari da Kolonbiatik 50 bat profesional ekartzeko. Lanketa Estatuko federazioaren bitartez egiten ari dira Migrazio eta Lan ministerioekin eta Lanbiderekin. ELA eta LAB sindikatuek, salatu dute arazoa ez dela konpontzen atzerritik langileak ekarriz, bainan lan baldintzak ala soldatak hobetuz.

...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Hondartzako denboraldia

Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian eta Donostian, irailaren 30era arte luzatuko da. Gipuzkoako gainerako hondartzetan ekainaren 15ean hasiko da, Lapurdikoetan eta Arabakoetan berriz, hilaren 18tik aurrera joango dira, zerbitzuak martxan jartzen.

Aurten 269 pertsona ariko dira zaintza eta garbiketa lanetan.

54

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 09a

Ernaiko zazpi kideren kontrako epaiketa

Bilbon egin manifestazioan, Ernaik deitutakoan. 2021eko maiatzaren 7an gazte antolakunde horren deialdi baten harira Bizkaiko hiriburuan atxilotutako zazpi gazteen kontrako "polizia-muntaia" salatu eta gazte borrokak merezi duela aldarrikatu dute.

Ekainaren 15ean epaituko dituzte zazpi gazteak, 20.000 eurotik gorako isunak, urtebete eta urte eta erdi arteko kartzela-zigorrak prokuradoreak eskatzen dizkie eta ertzainek osatutako akusazio partikularrak....

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a

Enplegua

Eusko Jaurlaritzak 8.764 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du 2022rako. 1.686 postu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari.

Lanpostu hauen eskuratzeko probak irailaren 17an eta 18an eginen dira.

...

Hegoaldean | 2022ko Ekainaren 02a

Munduari bira eman zion ontzia

Joseba Sarrionandia euskal idazleak eta Ares kubatar marrazkilariak "Munduari bira eman zion ontzia" ipuin ilustratua argitaratu dute, 10 urtetik gorako irakurleentzat. Historia irakasle batek eta haren bilobak Juan Sebastian Elkanoren bidaiari buruz egiten duten elkarrizketa luzea aipatzen du liburuak.

Idazleak eta marrazkilariak Donostiako San Telmo museoan aurkeztu dute beren lana joan den astean. Haiekin batean ziren Ion Irurzun Elkano Fundazioaren zuzendaria eta Eli Irazu Pamiela...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016