Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Aurten 50 urte betetzeaz gain, Elkar fundazioak egoitza berria estreinatu du Adunan, maiatzaren 9an. Karia horretara, Joxemari Sors,Elkar Fundazioko lehendakaria, Olatz Osa, Elkar argitaletxeko zuzendaria eta Mikel Esnal, ElkarTaldeko zuzendari-kudeatzailea agertu dira hedabideen aitzinean.
50 urteko ibilbide luzea duen erakundea izanik ere, anitz eremutan ezezaguna da Elkar Taldearen lana. Horregatik, taldeak erabaki du urteburu borobila eta Adunako egoitza berria baliatzea bere...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Xabier Atristain:
Xabier Atristain ETAko presoaren auzian Espainiako Gobernuak pausatua zuen helegitea baztertu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Epaitegi honek Espainiako Gobernua zigortu zuen, Xabier Atristaini epaiketa zuzena ukaiteko eskubidea eta abokatua hautatzekoa errefusatu zizkiolako.
Xabier Atristainek Espainiako Estatua salatu zuen Estrasburgoko Auzitegiaren aitzinean, 2010ean arrastatu eta inkomunikaturik atxiki zutelarik, abokatua hautatzera...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru zuen marinel taldeak munduaren lehen itzulia egin zuela 500 urte betetzen dira aurten. Urteburu honen karietara, "Elkano Itsas Herria" proiektuak itsas kultura zabalduko du euskal kostaldean, maiatzetik irailera eginen den itsas zeharkaldiaren bidez. Elkano Fundazioak, Albaolak eta Euskal Itsas Museoak antolatu eta aurkeztu dute ekimena.
Ospakizunak maiatzean hasiko dira Pasaia Itsas Festibalarekin (26tik 29ra), eta euskal kostaleko...
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Bizkaiko ikastolen laguntzeko ospatzen den Ibilaldia maiatzaren 29an iraganen da Bilbon, Abusu ikastolak antolaturik. 44. edizioaren leloa Erro, harri, har izanen da. Ikastolak eta kokaturik dagoen auzoak izen bera dute: "Abusu". Auzo honen itzulia eginen du prestatua duten 4,2 kilometroko ibilbideak. Antolatzaileek "auzoari begira dagoen ikastola" irudikatu nahi izan dute horrela.
...Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Euskal Herriko musika tresnei buruzko entziklopedia osatzen hasi da Juan Mari Beltran, Soinuenea Fundazioko burua, zenbait kidez lagundurik. Euskal Herriko musiken aberastasuna ezagutaraztea da entziklopediaren helburua. Herri musika bizia eta aldakorra dela ulertzen dute Beltranek eta bere lantaldeak, eta proiektu anbiziotsu hau sormenaren pizgarri izatea nahi lukete.
"Soinu-tresnak euskal herri-musikan" entziklopedia Soinueneako lantaldeak anitz urtez eraman duen lanaren fruitua da....
Hegoaldean | 2022ko Maiatzaren 19a
Eliza Katolikoaren baitan sexu-abusuak pairatu dituzten biktimak aitortzeko lege-proposamena erregistratua izan da Nafarroako Parlamentuan. Lege honen xedea izanen da biktimei erantzuna, geriza eta onarpena ematea, eta horrelako erasorik gehiago ez errepikatzea.
Proposamenaren alde agertu dira Parlamentua osatzen duten talde guziak, salbu Navarra Suma alderdia, eta Gobernuak ere lege-proiektua babestu du. Eduardo Santos Migrazio Politiketarako eta Justiziarako kontseilariak testu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016