Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak besta urriaren 2an ospatuko da Ibarran, Uzturpe ikastolak antolaturik. Aurtengo edizioan berritasunak izanen direla azaldu dute Nekane Artola Kilometroak Kultur Erakundeko lehendakariak, Usue Sukia eta Aitor Bengoa Uzturpe ikastolako zuzendariek eta Josu Ozaita bestaren koordinatzaileak.
Herrian barna, lau gune izanen dira, bakoitza bere berezitasunarekin: Sormena, Haurren Hiria, Euskal Musikaren Ibilbidea eta Gastronomia. Mintzaldiak ere...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
Aste honetatik aitzina, "Ekologikoak gara, naturalak garelako" deitu kanpaina abiatuko du Eusko Jaurlaritzak, ekoizleak eta kontsumitzaileak praktika ekologikoaren aldeko hautua egitera sustatzeko xedez.
Bittor Oroz "Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako" sailburuordeak eta Arantza Eguskitza "Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko" presidenteak aurkeztu dute kanpaina Europako Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Egunean. Parada hau...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 29a
Joan den larunbat arratsean bukatu da Donostiako 70. Zinemaldia, sari banaketarekin. Laura Mora zuzendari kolonbiarraren Los reyes del mundo filmak irabazi du Urrezko Maskorra.
Lehen saria eskuratu duen lanak Medellingo karriketan bizirauten duten bortz gazteren istorioa erakusten du. Protagonisten rolak jokatu dituzten gazteek ez zuten lehenago sekula aktore lanik egin. Baina haiengandik bizitzaz eta zailtasunez dena ikasi zuela adierazi du Laura Mora zuzendariak...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Gotzone Sagarduy Jaurlaritzako osasun arduradunak jakinarazi du Covidaren ala gripearen kontrako laugarren txertoa irailaren 26tik emana izanen dela. Lehentasunez 80 urtetik goiti duten adinetakoei eta erresidentzietan direnei. Ordurako gobernuak milioi bat dosi eskuratzea espero du.
...Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Enpresako zuzendaritzak langileen ordezkaritzarekin egin bilkuran, jakinarazi die asteburu zenbaitetanez dutela lanik eginen, autoen muntatzeko materiala eskas izanez, halaber salmentak ere uste edo nahi baino emekiago badoaz. Halaber zuzendaritzak jakinarazi du Omiasainduko zubian lanik ez dutela eginen. Zuzendaritzak dio 270.000 txapa eta 430 tona errota gutiago eskuratu dituztela. Bainan lanaren malgutasuna kudeatzeko langile eta nagusiek sinatutako akordioari esker, langileek ez dute...
Hegoaldean | 2022ko Irailaren 22a
Juan Karlos Izagirre izanen da berriz EH Bilduren hautagaia Donostiako alkatea izateko, alderdi kideekzuzendaritzaren proposamenari oniritzia ematen badiote. Hamarkada honetan sendagileak ibilbide handia egin du. Ohi den bezala, izendatzea formazioaren militanteek berretsi beharko dute, zabalduko den prozesuan. Lanbidez medikua da, 1963an sortua eta 2011tik 2015era Donostiako auzapez egon zen. 2015eko hauteskundeetan Eneko Goia (EAJ) nagusitu zitzaion eta EH Bildu oposiziora pasa zen. Orduan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016