Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a
Azken urteetan Euskadi da eskumen gehien bereganatu dituen erkidegoa, Radio Euskadik Espainiako Estatuko 17 autonomia estatutuen betetze mailaren inguruan egin duen azterketaren arabera. 2018tik, Euskal Autonomia Erkidegoak 10 transferentzia egin ditu eta azken hamarkadan ere Espainiako Gobernuak egin dituen 44 eskualdatzeetatik, erdia (22) Euskadiri egin dizkio. Guzira, 32 transferentziaren jabe egin da, 2011tik.
...Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a
Espainiako Gobernuak hiru milioi euro baino gehiagoko ondareak dituztenei zerga berri bat ezarriko die: aberatsen zerga edo "elkartasun zerga". Hiru multzo izanen ditu: %1,7ko tasa izanen da 3 eta 5 milioi arteko ondareentzat, %2,1ekoa 5 eta 10 milioi artekoentzat, eta %3,5ekoa 10 milioi eurotik gorakoentzat. Kopuru horiek ondare zergatik murriztu ahal izanen dira, zergapetze bikoitza ez jasanarazteko. Zerga berria aldi baterakoa izanen da: 2023. eta 2024. urteetan egonen da...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a
Duela urtebete Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen bere lurraldeko presondegien kudeaketa. Orduz geroz euskal presoen egoera aldatzen hasi dela Foro Sozialak onartu du. Jaz, 79 preso hurbildu zituzten Euskal Herriaren mugetaraino eta beste 70 Euskal Herriratu. Aurten, berriz, 49 preso hurbildu dituzte lau espetxeetara. 2022ko irailean, 122 dira, beste 12 daude etxean preso. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzeko 5 eskaera ezeztatu...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Europako Batzordeari eskatu dio Frantziari neurriak jartzea Euskal Y-a abiadura handiko trenen sare frantsesarekin epe barruan lotzeko.
Bilbaok adierazi du Frantziak alde batera utzi duela trenbidearen zati hori, aurreikusitako inbertsioen artean sartu ez duelako. Alderdi jeltzaleko kideak gogorarazi du lotura hori Europako lehentasun gisa atxikia zela. Horregatik, Bruselari neurriak eskatu dizkio, lotura epe laburrean gauzatzeko, jakinarazi dio...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a
Gasteizen duen lantegia handitzeko eta sendotzeko proposamena aurkeztu dio zuzendaritzak Gorka Urtaran alkateari. Industria gune berriak 23 hektarea ukanen ditu, ez du eraginik ukanen Eraztun Berdearen natur-gunean. Proiektuak 23 hektarea hartuko dituen industria gune berria eraikitzea aurreikusten du. Udalak multinazional alemaniarraren Gasteizko faktoria handitzeko proiektuak eskatzen dituen hirigintza-aldaketak lehenbailehen bideratu beharko ditu. Urtaranek erran du egun garrantzitsua...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a
Agortu dira aurtengo Bertsulari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak. Txapelketa abiatu den asteburuan bertan, zortzi bertsulariren arteko azken norgehiagoka ikusteko txartel guziak saldu dira.
Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden eta erreboteko sarrera guziak joan den astean. Bete dute aforoa, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko, Bertsozale Elkarteak iragarri duenez. Finalerako sarrera gabe gelditu direnek hedabideetan zuzenean jarraitu ahalko dute.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016