Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a

Bizkaiko golko eta plastiko kutsadura

Bizkaiko golkoko, hotseuskal kostaldea,"puntu gorria" da itsasoan dagoen plastikoari dagokionez, izan ere, bertako plastiko mailak Mediterraneo Itsasokoen edo zabor agregazioko beste gune batzuetakoen parekoak dira, Oihane Cabezas itsas zaborretan aditua eta AZTI teknologia zentroko kideak azaldu duenez. AZTIk, azken lau urteotan, ikerketa zuzendu du, Bizkaiko golkoko itsas zaborretako banaketa hondakinak zehazteko. Bereziki, arlo hauek izan dituzte aztergai: mikro plastikoen analisia, ibai...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a

Volotea: Bilbo-Erroma hegaldia

Volotea airelinea konpainiak apirilean abiatuko ditu Bilbo eta Erroma lotuko dituen hegaldiak. Astean bi hegaldi eginen ditu eta urtean zehar 160 hegaldi eta 25.000 leku eskainiko ditu. Jadanik abian diren BilbotikCagliari, Nápoles, Venecia, Oporto y Atenas loturei gehituko zaie Erromarakoa eta Frantziarekin Estrasburgo, Lille eta Nantes.

...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Zaldibarko ezbeharra

Zaldibarko hondakindegian ezbehar larria gertatu zen 2020ko otsailaren 6an: lur litatze handi batek azpiegitura erroitza beheiti eraman zuen, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hondakin azpian ehortziz.

Gertakariaren nondik norakoak eta erantzukizunak argitu nahiz, Ekologistak Martxan taldeak, ErmukoSan Lorentzo auzo elkarteak eta Zaldibar Argitu plataformak Europako Parlamentuari parte eman zioten, beren abokatuaren bidez. Zehazki, erakunde horri galdegin zioten ikertzeko...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Migratzaile trafikoa egiten zuen talde bat desegina

Migratzaileekin trafikoa egiten zuen gaizkile taldea desegin du Guardia Zibilak Bizkaian, eta zazpi pertsona arrastatu ditu, bortz Muskizen eta Portugaleten, bertze biak Madrilen. Azken bi atxiloketa hauek Bizkaiko operazioaren bezperan gertatuak ziren. Gainera, Santurtziko bertze bizilagun bat ikerketapean ezarri dute.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak operazioa baieztatu du kazetarien aitzinean. Itxasoren arabera, gaizkile taldeak Kantauri itsasoko portuak...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Nafarroa oinez

Urriaren 16an ospatuko da Nafarroa Oinez bestaren 41. edizioa, Tafallan, Garces de los Fayos ikastolak antolaturik. Ikastolak 50 urte bete ditu aurten. Mende erdia seinalatzeko, 50 urtez euskararen alde egin lana eta gaur egun seme-alabak euskaraz hezten segitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute antolatzaileek, Erdian Erein leloa duen ospakizunaren bidez. Halaber, oroitarazi nahi dute ikastolek hezkuntza eredu berrietara egokitzeko tresnak behar dituztela eta ikasleentzat eremu...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Eztabaida iturri den proiektua Baztanen

Baztanen kokatzen den Artesiaga aldeko Erdiz mendian magnesita ustiatzeko xedetan dabil Magnesitas Navarras (MAGNA) enpresa. Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuran finkatu den ebazpen baten bidez, Gobernuari galdegin diote "foru intereseko inbertsio" deklaratu dezala proiektu hori. Ebazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik. Kontra agertu dira, aldiz, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra.

Ebazpena sustatu duen PSNren arabera, Esteribar haraneko familia anitzentzat...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016