Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a
Bero handien eraginez, Bizkaian piztutako hiru oihan suteak itzalita gelditu dira, 55-70 hektarea kiskali ondoan Zugaztietan (Trapagaran), Berangon eta Larrondoen (Loiu) piztu dira, lehorreko taldeek eremuetako ingurua freskatzen eta zaintza lanak egiten jarraitzen dute, berpiztea saihesteko.
Azken egunetan, tenperaturak 30 graduren inguruan ibili dira, hego haizea bortitz dabil eta lurraldea biziki idorra da. Testuinguru horretan piztu dira hiru suteak. Itzaltze lanetan, hegazkinak...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a
Larunbatean, urriak 29an, Iktusaren Munduko Eguna zen. 2021ean, Euskal Autonomia Erkidegoan eritasun horren 11.700 kasu izan ziren, gure jendartean emazteen lehen heriotza kausa da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarentzat eta Osakidetzarentzat, lehentasuna da eritasun horren aurkako borroka, gaitza pairatzen duten pertsonen batez besteko adina 75 urtekoa da. Azken bost urteetan, zehaztu du jaurlaritzak, Euskadin 55.000 bat iktus kasu antzeman dituztela. %45 emazteek jasan dituzte eta %55...
Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 03a
Iñigo Urkullu lehendakariak 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du, Hezkuntza alorrean. 4.000 horiei aurretik jakinak ziren 3.000 gehitu behar zaizkie. Beraz, ikasturte honetan, 7.000 postu eskainiko dira. Eusko Legebiltzarran, Euskal Eskola Publikoaren "funtsezkotasuna" bermatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriei buruz galdetu dio Elkarrekin Podemos-IUk Urkullu lehendakariari, orduan egin du iragarpena.
Urkullu lehendakariak segurtatu duenez, "eskola publikoaren...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Arabako Mahastiak sor-marka baimendu du Eusko Jaurlaritzak eta baimena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean agertu da, urriaren 18an. Jaurlaritzaren onarpen hau behin-behinekoa da, azken hitza Europako Batzordeak baitu, baina anartean, izendapen honen pean aritzen ahalko dira sotoak.
Haatik, upategiek 2024a arte igurikatu beharko dute sor-marka berriaren pean arnoa saltzen hasteko, aurtengo uzta jadanik bildua baita. Arte horretan, Errioxa izendapena erabili beharko dute beren...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Nafarroako Gobernuak 5.748 milioi euroko aurrekontu proiektua onartu du 2023rako, aurtengoa baino %9 handiagoa. Sekula izan den aurrekontu handiena izanen da, eta erdia baino gehiago gastu sozialetara bideratuko da.
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eman ditu xehetasunak, erran du ongizatea bermatzea eta ekonomia sendotzea direla aurrekontu proiektuaren helburuak.
PSN, Geroa Bai, Podemos eta EH Bilduren arteko hitzarmenak ahalbidetu du 2023rako aurrekontu proiektua...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Immigrazioari eta integrazioari buruzko XII. jardunaldiak hasi dira, urriaren 20an, Bilbon. Hastapeneko ekitaldian parte hartu du, bertzeak bertze, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak eta migrazio politiken inguruko eskumenen transferentzia galdegin du.
"Euskal harrera eredua indartzea" izanen da Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak heldu den urterako finkatua duen zeregin nagusia, horretarako 9 milioi eurotik 15 milioiraemendatuko du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016