Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Euskara Denontzat plataforma

Euskara Denontzat plataforma aurkeztu dute Bilbon urriaren 8an. Egitura honen xedea da euskararen aldeko hizkuntza politika aldatzeko galdea egitea. Plataformako kideen ustez, gaur-egungo euskararen ezagutza-mailaren eskakizuna "gehiegizkoa"eta trabagarria da administrazio publikoan lanpostuak erdiesteko. Gainera, horrek hizkuntzaren arbuioa eragiten omen du biztanleriaren zati batean.

Aurkezpenean parte hartu dute Fabien Laespada plataformako bozeramaileak, Joseba Erkizia HABEko...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 13a

Etxera bidea gertu

Manifestaldi jendetsua izan da joan den larunbatean, Donostian barna, ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eta aplikatzen zaien salbuespenezko legedia gelditzea galdegiteko. Sarek deitua zuen manifestaldia eta oraino mobilizatzen segitzeko eta urtarrilaren 7ko martxan "dena emateko" deia egin du, "behin betiko konponbidea emateko unea delako".

Manifestaldia eguerdian abiatu da Pio XII.a plazatik, "Etxera bidea gertu" lelopean, eta Donostiako karrikak zeharkatu ondoan,...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a

Bilboko Metroa: Durango arte lotura berria

Metro Bilbaoren L5 linea eraiki eta finantzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Garraio sailak, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzeari baimena eman dio. Sinatua den hitzarmen horrek dionaz, Euskal Trenbide Sareak linea egiteko behar diren azterketa eta proiektu teknikoak idatziko ditu, bereziki bideragarritasun ekonomikoari eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioari buruzkoak. Garraio Sailaren mendeko den erakunde publikoak...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a

Euskaraldiaren 3. edizioa

Euskaraldiaren 3. edizioan -Belarriprest eta Ahobiziek- izena emateko epea, irailaren 28an ireki da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da, aurrekoetan bezala, helburu nagusia euskararen erabilera handitzea da, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta. Ekimenak helduen mobilizazioa du oinarri eta ariketa egin ahal izateko gutieneko baldintza euskara ulertzea da.

...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a

Irungo Udaltzainek euskara jakitearen eskakizuna baliogabetu

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak diskriminatzailetzat jo zuen Irungo Udaltzaingorako deialdian euskarako maila linguistikoa eskatzea. CCOO sindikatuak jo zuen epaitegietara eta erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion. Epaiak zioen euskara jakin beharrak zenbait hiritar diskriminatzen zituela. Irungo Udalak, epaiarekin ados ez izanez, helegitea jarri zuen, Espainiako Auzitegi Gorenaren erantzuna etorri da. Irungo Udalaren helegitea ez du aztertzea onartu. Beraz, horrela...

Hegoaldean | 2022ko Urriaren 06a

EH Bilduk mobilizatzeko deia egin du

Egin duen aurkezpenean, alderdiak "egiturazko neurriak eta mobilizazio handia" aldarrikatu ditu, krisiari ezkerretik erantzuteko beharra azpimarratu du. EH Bilduk azaroaren 12an Bilboko "kaleak hartzeko" deia egin du, "beste Euskal Herri bat posible" dela erakusteko. Mobilizazioaren leloa: "Abante! Euskal olatua geldi ezina". Urruzuno aldierdiaren ordezkariak krisiari ezkerretik eta egiturazko neurriekin erantzuteko beharra defendatu du. Egoera horren aurrean, egiturazko neurriak eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016