Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Aitzineko asteko Herria artoski irakurri dutenek badakite zein izan diren 2022ko Euskadi Literatura sarien lehen hiru irabazleak: Maite Mutuberria, Leire Bilbao eta Uxue Apaolaza. Urriaren 21eanjakitera eman da nork irabazi dituen Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz sailetako sariak. Lehen hiru kasuetan bezala, aldi honetan ere saridun guziak emazteak izan dira.
Hona irabazleen zerrenda eta obra bakoitzaren...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Ikerlan teknologia zentroa Mondragon taldeko enpresetako bat da eta aspaldian ari da teknologia berriak ikertu eta garatzen. Ildo horretan, Digilab egitasmoa abiatu du, industriarako teknologia digitalen laborategi espezializatua. Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan dagoen gunerik aitzinatuena da, Arrasaten aurkitzen da. Azpiegitura honek bere ikerketak eramanen ditu, bertzeak bertze, elkarlaneko robotikan, ziber-segurtasunean, adimen artifizialean, 5G komunikazioetan, segurtasun eta...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
Euskararen zonifikazioari buru egiteko xedez Nafarroan sortu den Hordago! Herri-ekimenak manifestaldia egin du Tuteran joan den larunbatean. "Zonifikazioari hordago! Gora euskara, Cortesetik Berara" lemapean egin dute protesta, Tuterako Plaza Berritik abiaturik, euskararen zonifikazioak nafarren artean dakartzan diskriminazioa, desberdintasun eta desadostasuna salatzeko
...Hegoaldean | 2022ko Urriaren 27a
1936an Hernanin fusilatuak eta hilobiratuak izan ziren gipuzkoarren aldeko oroimen ekitaldia egin dute joan den larunbatean, "haien oroimena eta duintasuna berreskuratzeko.
Kasik 200 gipuzkoar fusilatu eta dokumentatu gabe hilobiratu zituzten 1936ko Gerla Zibilaren testuinguruan Hernanin. Ekitaldian azaldu duten bezala, Ondarretako espetxera eramaten zituzten preso eta handik Hernanira, fusilatu eta ehorztera.
Preseski, biktimen oroimena bizirik atxikitzeko, Hernaniko hilerriko...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a
GKS mugimenduak Gazte Langileontzako bere proposamen politikoaaurkeztu du. Ezinbestekotzat jo dute langileria modu independentean antolatzea eta azpimarratu dute bide horretan gazteek betebehar aktiboa ukan behar dutela.
Koordinakundeak uste du kapitalismoa krisi egoeran dagoela eta langileak ondorioak ordaintzen ari direla: "Soldata apalek, aldi baterako lanpostuek, inflazioa eta gaineratekoek, bizi gero eta pobreago batera garamatzate". Hots besteak beste, "gazteen lan baldintza...
Hegoaldean | 2022ko Urriaren 20a
Txillidaren bi obra ezarriak izan dira Bilboko museoaren atarian, tulipanak Jeff Kons-en obrak aurkitzen ziren lekuan ezarriak izan dira. Urriaren 18an estreinatuak izan dira, Guggenheim museoak 25. urtea betetzen duelarik. Puppy xakurrari soineko berria ezarri diote urtebetetzea ospatzeko, lore hori, more, liranja eta xuriz apailatu dute, udaberrian loratzen delarik bere edertasun berria erakusteko
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016