Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a

Memoria historikoa

Duela 85 urte, Euskal Herriko milaka haur erbestera eraman zituzten, gerla zibiletik ihesi. Haiek guziak omentzeko ekitaldia egin da azaroaren 18an, Santurtzin (Bizkaia) Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. 1937an ebakuatu zituzten pertsonetarik zenbaitek ekitaldian parte hartu dute. Karia horretara, erbesteratze hura gogora ekartzeko eskultura ezarri dute portuko kaian, handik abiatu baitzen 4.000 haur, nonbait han, zeramatzan Habana ontzia, 1937ko maiatzaren 21ean.

Honela...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 24a

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Milaka lagun karrikara atera dira joan den larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan, aberastasunaren banaketa bidezkoa galdegiteko, langile klasearen pobretzea nabarmena den garai honetan. Erretretadunen eta soldatapekoen erosahalmena berreskuratzea ere galdegin dute, bai eta hezkuntza, osagarria edo zaintza sistema bezalako zerbitzu publikoen hobekuntza ere.

Pentsiodunen Mugimenduak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten bertze 34 kolektibok deituak zituzten...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

Krisia: olatu geldiezina Bilbon

Milaka pertsonak manifestatu dute Bilbon EH Bilduk deituta, "krisi egoera gaindituko duen olatu herritar bat altxatzeko", "Abante! Euskal Olatua Geldiezina" lelopean. EH Bilduren arabera, parte hartzea 40.000 lagunetik gorakoa izan da. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eskerrak eman...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

Erdizko galdeketari ez

Erdizko larrearen okupazioari buruz, datorren azaroaren 20rako, Baztango auzapezek sustatutako herri-galdeketari uko egitea eskatu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak. Nafarroako EH Bilduk ohar baten bidez "esku-hartze antidemokratiko hori" kritikatu du, Magnako meatze-proiektuak Erdizko herri-lurren erabilerari buruzko kontsulta egitea ahalbidetu eta errespetatu behar dela gaineratu du.

...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

Nafarroan elikagai galtzeak

Nafarroako Gobernuak abian jarri du 2022-2027 kanpainaren "Elikadura Hondakinak Murrizteko Agenda". Kanpainak erakusten duenez, hiru elikagaitatik bat alferrik galtzen da herrialdean. Bereziki fruituak, barazkiak eta gainerateko produktu freskoak, ardura ez da etxeetan errealitate horretaz jabetzen. Nafarroan bakarrik urtean 115.000 tona elikagai baino gehiagok zikin untzian finitzen dute eta horietatik %42 zuzenean etxeetan alferrik galtzen dena da.

...

Hegoaldean | 2022ko Azaroaren 17a

100 euroko laguntza haur sortuarentzat

Sorkuntza eskasak, demografiaren arazo larria ukanez, Lurraldean sortzeen kopuruak emendatzeko Eusko Jaurlaritzak gain saria emanen die familiei hirugarren haurrarentzat. Jakinez sortzeen kopuruak ez direla demografiaren aldetik aski, jendarteari mantentzeko ala emendatzeko, Jaurlaritzak 200 euro ematen zituen hilero haur bakoitzari, 3 urteak bete arte. Laguntza horien erdiak jarraituko dute ematen 4 eta 7 urteko haur bakoitzarentzat, Jaurlaritzak espero du sortzeak %15az emendatuko direla....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016