Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a
660.000 biztanle baino gehiago dituen Nafarroako erkidegoa, hirugarren postuan kokatzen da, espainiar estatu guziko lurraldeen artean, pertsona bakarreko produktuaren arabera. Bainan emaitzak gero eta xuhurragok dira, Madril edo euskal erkidegoari konparatuz.
2020an %27,2z aberatsago zen lurraldea, bana besteko espainiar lurraldeei konparatuz. Gaur egun %21,7ra gutitu da. Nafarroan 31.024 eurotan da pertsona bakarreko produktua, 1.901 euro euskal erkidegoan baino gutiago eta 2.900...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a
Itsasoaren egoerak, tenperaturak eta arrantza baldintzak dezaketen faktore guziek laguntzen badute, Euskal Herriko arrantzaleek urte ona ukanen dute. Azken erabakia Bruselatik etorriko den arren, Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak aurreratu du 2022an baino %17 gehiago arrantzatu ahalko dutela. Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluak, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan, 33.000 tonako harrapaketak aholkatu ditu, uste baituazterketa zientifikoek erakutsi dutela nahiko...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a
2011n, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernu sozialistak pentsio sistemaren erreforma bultzatu zuen. Haren helburua zen Gizarte Segurantzaren gastuak murriztea, erretiroaren adina 65 urtetik 67ra handituz, pentsio osoa jasotzeko epea hamabost urtetik 25era iganaraziz.
Progresiboki indarrean jarri erreforma da. 2013tik hasita 2027ra arte, erretiroaren adin ofiziala urtero bi hilabete atzeratzen ari da. Aurten 66 urte eta bi hilabete izan dira eta 2023an berriz 66 urte eta lau...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a
Urtarrilaren lehenetik harat, erregaia erosiko dutenentzat ez da 20 zentimo litroko laguntzarik izanen. Bakar bakarrik hunkitzen ahal duten laguntza, garraio enpresak, untzi arrantzaleak eta laborariak. Oro har laguntza horien gastua 9 hilabeterentzat Madrilgo gobernuari 4 mila milioi gostako zaiola suposatzen da.
...Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a
Sare plataformak Bilbon eginen du euskal presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazioa (17:00), La Casillatik abiatuko da. Goizean, mahai inguru bat prestatu du, bertan elkartuko ditu ETAren, GALen, presoen sakabanaketa politikaren eta torturaren biktimak. Duela bi aste, Sarek iragarri zuenindarkeriaren zenbait biktimak babesaadierazi ziotela urtarrilaren 7ko manifestazioari. ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT/LKN, CNT, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek, beren sostengua erakutsi dute...
Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei eta inflazioaren gorakadari aurre egiteko, hirugarren neurri sorta aurkeztu du. Neurriak urtarrilaren 1ean jarri dira indarrean. Sanchezek azken Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean prentsaurrekoan iragarri duenez, sei hilabetez kenduko dute %4ko BEZ (TVA) premiazko elikagai guziei aplikatzen zaiena, besteak beste, ogiari, esneari, irinei, gasnari, arrautzei, frutei, barazkiei, lekaleei, patatei eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016