Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Baztandarren Biltzarra

Baztandarren Biltzarra elkarteko kideek jakinarazi dute urtero uztail erditsutan ospatzen den besta antolatzeaz ez direla gehiago arduratuko. Erabaki honen azalpen gisa, zehaztu dute luzaz ari izan direla lan horretan eta orain ziklo bat hesteko mementoa dela. Oraingo ustez, ez dago Baztandarren Biltzarra antolatzeko lekukoa hartu nahi duenik, beraz pentsa daiteke bestaren 60. edizioa ez dela ospatuko. Haatik, arduradunek azpimarratu dute norbaitek elkartearen gidaritza hartu nahi balu,...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Energia berriztagarriak

Urte hastapen honek berritasun haizea ekarri du Hego Euskal Herrira, energiari dagokionez. Lehenik, Aixeindar konpainiak jakinarazi du Arabako mendialdean zortzi aerosorgailu ezarri nahi dituela, Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Bi egunen buruan, Meñakan (Bizkaia) egoitza duen Euskal Haizie enpresak Las Llanas izeneko proiektua aurkeztu du. Egitasmoa gauzatzen bada, bortz haize errota emanen dituzte Enkarterrietan, Ilso Eguen eta Rigadas mendien artean.

...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Euskal presoak: urtarrilaren 7ko manifestaldia Bilbon

Gaurko egoerari behako bat - Joan den larunbatean iragan da, Sarek deiturik, ohidura bilakatua den urte hastapeneko manifestaldia, euskal presoen eskubideen alde. Aurtengoak berezitasun nagusi bat ukan du, aldaketa garrantzitsuak izan baitira espetxeetako egoeran. Ildo horretan, Sarek adierazi du presoen urruntzearen bukaera hurbil ikusten duela, eta beraz, etxeratze prozesuan finkatzen du arreta. Horregatik, Etxera bidea gertu izan da urtarrilaren 7ko...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 12a

Gero eta etxegabe gehiago

Duela bi urte arte, Donostian bazen Infernua izeneko eraikin abandonatu bat eta ehundik gora jendek aterpea aurkitua zuten han. Baina etxe hura hustua izan zen eta han bizi ziren lagun franko karrikan gelditu ziren, hiriko Parte Zaharrean dagoen Konstituzio plazako arkupeetan atzeman zuten lo egiteko lekua. Pertsona haien egoera hitsaz oharturik, auzoko bizilagun batzuk afaria ematen hasi zitzaizkien, eta denbora joanez bezala, gero eta etxegabe gehiago hasi ziren arkupeetara hurbiltzen,...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Hilketa matxistak: abendu beltza

Matxismoaren indarkeriaren ondorioz sei andere 5 egun barne erailak izan dira, horietarik bat Bilbon, beste bat haurduna, bai eta 20 urteko neska gaztea. Abendua beltza izan da 13 emazteren hilketekin. Datu horiek erakustera ematen dute irriskuan diren andere horiei zaintza eskasa egina izan zaiela. Elkarretaratze isilak Bilbon egin dituzte, Rebeca Huayta Huacan emaztearen hilketa salatzeko. Bilboko Udaleko talde politikoek sinatuta, adierazpen instituzionala zabaldu dute. "Emazteen kontra...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 05a

Aljeriatik Europarako gas hornidura Irun eta Larrainetik pasatzen

Ukrainako gerlaren ondorioz, Europarentzat errusiar gas hornidura azkar murriztu da, ekonomia kaltetuz eta halaber jendeen bizia eta ongizatea. Beharrari erantzuteko eta Europarekin elkartasunez, Irunetik Lussagnet Landesetara eta Zalazaretik Larrainerako bi hodiek, %66ez emendatu dutegarraiatzen ahal duten gas kopurua. Gaur egun bi gas hodi horiek, urtean 8.500 metro kubiko garraiatzen dituzte, hornitzaile estrategikoa bilakatuz, Europa guziarentzat hornidura bermatuz. 2021eko lehen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016