Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

GKS gazteak: bankariak eta kapital handiaren aurka

Milaka gaztek manifestatu dute Bilbon eta Iruñean, "sozialismoaren banderapean", langileen antolakuntza propioa aldarrikatzera, Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) deituta. "Burgesiaren ofentsibaren aurrean, gazte langileok borrokara!" lelopean, bankariak eta enpresari handiak jo zituzten langileen pobretzearen errudun eta politikari profesionalak, berriz haien mendekoak direla salatu zuten. Baina argitu zuten mobilizazioen helburua ez dela instituzioei ala alderdiei presioa egitea: "Gure...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

Nafarroan medikuen greba

Hegoaldean ere osasun alorreko langileak kexu dira. Nafarroako Medikuen Sindikatuak dio Osasun Sailak egindako eskaintza ekonomikoa eskasa dela eta beste proposamen batzuekin ere ez da ados, lan gainkarga murrizteko, besteak beste. Oraingoz otsailaren 1erako ezarri greba deia atxikiko dute, aurrera egiteko aukera emango dien beste bilera baten zain.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 02a

EH Bildu eta Elkarrekin Podemos: "tankeak Ukrainara bidaltzeak gerla azkartuko"

EH Bildu eta Podemos alderdiek elkarrekin adierazi dute, Ukrainara tankeak bidaltzeak gerla azkartuko duela. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdiek, bidalketa babestu dute. Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak ohartarazi du: "tankeak bidaltzeak aurreikusi ezin diren ondorioak izango dituen gerra igoera elikatuko du. Bide diplomatikoen eta elkarrizketa bideen aldeko apustua berresten dugu, zailagoak izanen baitira, baina kontuan izan behar da ez dakigula...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Parke eolikoak

Proiektu berriak - Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarriei buruzko azken berriak eman ditu, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren bidez. Laster gauzatzeko bidean diren bi proiektu eolikoak Labrazakoa eta Azazetakoa dira, biak ere Araban aurkitzen direnak. Labrazakoak ingurumen inpaktuaren adierazpena erdietsi du eta Azazetakoak ere denbora guti barne lortu behar luke. Tapiak erran duenaren arabera, 2024 hondarreko edo 2025...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Eztabaida iturri den harrera zentroa Gasteizen

Gasteizen etorkinentzat 350 lekuko harrera zentro handi bat kokatzeko xedetan da Espainiako Gobernua, Aranako klinika zaharrean. Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendariak bere desadostasuna agertu du proiektu horri buruz. Legarretaren ustez, plantan eman nahi den makro-zentro hau ez da bateragarria Euskadin migratzaileei eskaintzen zaizkien baliabide eta programekin. Jaurlaritzaren helburuak laguntza eskaintzea eta birgizarteratze prozesuak bermatzea direla...

Hegoaldean | 2023ko Urtarrilaren 26a

Egungo Euskararen Hiztegia

Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak Egungo Euskararen Hiztegia osatu du, hamabortz urteko lanaren ondotik. 70.000 sarrera, 529.000 adibide eta 663.000 hitz multzo bildu ditu orotara.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UEU) Euskara Zerbitzuaren Ereduzko Prosa Gaur aplikazioaren corpusa erabili du emaitza horretara heltzeko. 2000 eta 2006 urteen artean argitaratu ziren 287 prosa liburutarik, Berria egunkaritik eta Herria astekari honetarik hartu 25,1 milioi testu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016