Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 16a

Neandertalen presentzia baieztatua Lezetxikin

Arrasateko Lezetxikin miaketa berrietan atzeman duten hagin bati esker, neandertalen presentzia agertu da, frogatuz berant arte inguruan bizi izan zirela. Diego Lopez-Onaindia ikertzaileak adierazi du kezkatuta dagoela AHT tren lanek kobazuloan egin kalteekin. Arrasateko Udalak lan egiten duen enpresari azalpenak eskatu dizkio Lezetxikin eginiko kalteen kausen eta erantzukizunen inguruan.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Hezkuntza

Hego Euskal Herrian badira oraino ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatu batzuk. Gisa horretako sei lizeo daude EAEn (Bizkaian lau eta Gipuzkoan bi) eta bertze bi Nafarroan.

Urtarrilaren 30ean Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ikastetxe horiek ez dituela diruz lagunduko heldu den irailetik aitzina eta biharamunean iragarpen bera egin du Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lizeoei buruz.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Energia berriztagarriak

Bizkaia eta Kantabria artean dagoen Axetsu mendi inguruan Maya izeneko parke eolikoa eraiki nahi zuen Capital Energy enpresak, baina proiektu hau baztertua izan da, Espainiako Ingurumen Ministerioak ez baitio ingurumen baimenik eman. Orain baino lehenago, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak Bizkaiko zatian haize errotak ezartzeko egitasmoaren kontrako iritzia emana zuten, bi turbinek eta azpiestazioak Alenako gune megalitikoari "zuzenean eta modu larrian" kalte ekarriko...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

AHTren tunela Lezetxikin

Arrasate ondoan (Gipuzkoa) bada Udalatx izeneko mendi bat, inguru hartan aurkitzen da Lezetxiki harpe-ziloa, Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsua dena. Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak orain arte aurkitu diren Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak han atzeman zituzten, duela 50 urte. Bertzeak bertze, Behe Paleolitoko Homo heidelbergensis motako emazte baten besahezurra kausitu zuten han, 164.000 urte segurik zituena.

Lezetxikiren Lagunak elkarteko...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Lezetxikiri buruzko ikusmolde desberdinak

Gorago aipatu salaketa zabaldu den biharamunean, bere ikusmoldea ezagutzera eman du Mertxe Urteaga arkeologoak. Hau Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare zerbitzuetan ari da lanean eta AHTaren tunela Lezetxiki harpean egin zelako solasa hedatu bezain laster, bere begiz ikustera joan da. Arkeologoak honela azaldu du harpean ikusi duena: "AHTren lanek ez dute inolako kalterik eragin aztarnategi arkeologikoan. Erabat eta garaiz berrikusi genuen; indusketak utzi ziren bezala dago dena". Kaltetua izan...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 09a

Kilometroak 2023: egun bateko besta baino gehiago

Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak 2023 besta Errenteriako Orereta ikastolak antolatuko du eta egitaraua otsailaren 1ean aurkeztu dute. Egun nagusia urriaren 1ean izanen bada ere, ez da ordurarte beha egote beharrik izanen Oreretako ikastolari eta, oro har, euskarari atxikimendua erakusteko. Lehen hitzordua otsailaren 20tik 24ra finkatua da. Orduan, duela hogei urte gertatu zen Euskaldunon Egunkariaren hestea oroitaraziko dute, zenbait ekitaldiren bidez. Martxoaren 24an,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016