Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a

Energia berriztagarriak

Nafarroako Azkoien eskualdean Iberdrolak egin nahi duen eguzki plaka parkea bide onean da, ingurumen eraginaren baimena eskuratu baitu proiektuak. Enpresak jakitera eman duenaren arabera, parkeak 370 megawatt ekoitziko ditu, hots, 163.000 etxe hornitzeko bezainbat, eta atmosferara 77.000 tona CO2 gutiago isuriko dira horri esker.

Parkea eraikitzea 240 milioi euro kostako da eta Ingeteam izeneko enpresak Nafarroan ekoitziko du parkeko azpiegitura.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a

Nafarroako Foro Sozialaren azken agerraldia

Foro Sozial Iraunkorrak urtarrilean jakinarazi zuen bere ibilbidea gelditzen zuela, eta joan den larunbatean Nafarroako taldeak iragarpen bera egin dio gizarte zibilari Iruñean. Ekitaldian Txemi Perez eta Xanti Begiristain Foro Sozialeko kideek hartu dute hitza. Nafarroan erdietsi dituzten aitzinamenduak aipatu eta etorkizuneko eginkizunak zein izanen diren zehaztu dute.

Foro Sozialak azpimarratu du "bide partekatua" izan dela, eta egoera orokorra 2016an erakundea sortu zelarik baino...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 16a

Guggenheim: Joan Miro

Guggenheim Bilboko Museoak "Joan Miró. Errealitate absolutua: Paris, 1920-1945" erakusketa antolatu du, margolari katalanak 1920 eta 1945 artean Parisen egin ibilbidea aztertzen duen erakusketa, 80 bat artelanen bidez.

Joan Miróren obran, berrikuntza formalak goraipatuak izan dituzte kritikariek, batez ere dadaismoaren eta surrealismoaren inguruan, espresionismo abstraktuaren aitzindaritzat ere hartzen da artista.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 16a

Frantziako gas hornidura Larrainetik

Frantziara doan gas-emaria gutitu egin da, Irunen kokatzen den Euskadourreko konpresio-estazioa gelditzean. Irungo bi norabideko loturaren bidez, gas naturala Frantziara bidaltzeko funtsezko azpiegitura ez da erabilgarria, Enagas Gestor Tecnico del Sistema (GTS) enpresak jakitera eman duenez sute baten ondorioz. Euskadourreko konpresio-estazioa gaur egun Frantziarekin dauden bi interkonexioetako bat da, Larrainekoarekin batera, Nafarroan normaltasun osoz martxan jarraitzen du. Asteazkenean...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 16a

Pasaiako sarraskia

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, Pasaiako Badiako sarraskiaren auzia berriz zabalduko du. 40 urteren buruan, Komando Autonomo Antikapitalistako lau kideren heriotza eragin zuen tiroketa ikertuko da eta froga gisa ezagutze erronda bat eginen da, martxoaren 28an. Enrique Casas buruzagi sozialistaren hilketaren ondotik, Komando Autonomo Antikapitalisten kontrako operazioan, Espainiako Polizia Nazionalak lau lagun hil zituen: Dioni Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas....

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 16a

Belateko tunela bikoiztu

Maria Chivite Nafarroako presidenteak Belateko tunel berriaren nondik norakoak eman ditu. 95 milioi euroko inbertsioarekin, agintariak azpimarratu du tunela bikoiztua izanen dela, hots norantz bakarreko bi tunel. Foru Erkidegoan azken urteotan egin den bide-obrarik garrantzitsuena eta konplexuena. Belateko tunel berriak 2.885 metro inguruko luzetasuna ukanen du, egungo galeriaren gisakoa. Belateko tunela bikoizteko 45 hilabete beharko dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016