Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Baigorri eta Baztan

Baigorriko eta Baztango Udalek bi udalerrietako gazteen arteko topaketa antolatu dute. "Atzoko, gaurko eta biharko sareak" izenburupean, bi Herriko Etxeek, 12-15 urte bitarteko gazteak, trukaketa egonaldi batean parte hartzera gonbidatu dituzte eta apirilaren 14tik 16ra lehen topaketa eginen da, Amaiurko aterpetxean. Historian zehar harremanak mota anitzetakoak izan dira: abere hazkuntzaren inguruan, gerletako errefuxiatuen testuinguruan, kontrabandoari lotuak, elkarteen trukaketak, edo(ta)...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Francori ohorezko titulu guziak kenduak

Gipuzkoako Foru Aldundiak adostu du Francisco Francoren diktadurarekin lotutako titulu guziak baliogabetzea. Besteak beste, 1939ko uztailaren 1ean onartutako seme kutunaren titulua eta 1945eko uztailaren 23an onartutako Foru Aldundiko ohorezko presidentearena diktadoreari kendu dizkiote. Horiez gain, Francoren erregimenean emandako beste zenbait aitorpen, ohore eta sari ere baliogabetu dituzte.

...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Ukrainako gerla: urte beteko elkartasuna

Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, duela urtebete, gerlatik ihesi Euskal Autonomia Erkidegora jin diren 3.500 errefuxiatu inguru, Hegoaldeko 1.500 familiek hartu dituzte. Europa ekialdeko herrialdeari elkartasuna adierazteko, Lehendakaritzan ekitaldi instituzionala egin dute, Iñigo Urkullu buru zela. Lehendakariak Errusiaren inbasioa gaitzetsi eta bide diplomatikoak jorratu behar direla azpimarratu du.

...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Presoak: Karrerari hirugarren gradua ezabatua

Madrilgo entzutegi nazionaleko Reyes Jimenok epaileak, ETAko Asier Karrera, Fernando Buesa eta bere bizkartzainaren hilketaren ustezko egileari, hirugarren gradua -hots egunaz kanpoan eta gauaz preso- kendu dio. Karrera zortzigarren presoa da hirugarren gradua ukatzen zaiona, 2021eko urriaz geroz, hots presondegietako ardura Jaurlaritzaren eskuduntza ezarria izan zenetik. Geroztik Jaurlaritzak hirugarren graduko 34 neurri hartuak ukan ditu, presoen %40ek erdietsi dezaten asmoarekin. 34...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Garraiolariak kexu

Milako bat garraiolarik beren kexua agertu dute. Gipuzkoako diputazioak A15 eta N1 autobian ezarri ordainpeko-autobidea dute jo mugan. 3,5 tonatik gorako kamioiek ordaindu-lekuak pagatu behar dituzte, 76 kilometroko bidea nahitaez egiteko. Autobidea 11.000 kamioiek egunero hartzen dute, heldu baita hilero 2.000 euro ordaindu beharko dutela. Paga-gune sistema hori bi aldiz ezarri eta, auzitegiak ezabatuak izan dira, bainan diputazioak bere asmoarekin tematurik segitzen du.

...

Hegoaldean | 2023ko Otsailaren 23a

Nafarroako Volkswagenek auto elektrikoak eginen ditu

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du Volkswagen enpresak 1.024 milioi euroko inbestimendua eginen duela Landabengo instalazioetan 2023 eta 2027 artean. Auto elektrikoak ekoizteko lantegi berri bat eta bateriak bildu eta sekuentziatzeko gune bat eraiki nahi du. Orotara, 11.000 metro karratuko eremua izanen da eta, horri esker, urtean 400.000 auto ekoizteko gaitasuna ukanen du.

Alemaniako multinazionalaren xedea da elektrifikaziora egokitzeko lanak aurten egin eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016