Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Gazteen emantzipazioaren aldeko Jaurlaritzaren laguntzak

Bide beretik, Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean jakinarazi du 2024tik aurrera eta 2 urtez, Jaurlaritzak 300 euroko laguntzak emanen dizkiela hilabete guziz 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, gurasoen etxetik joateko eta emantzipatzea laguntzeko. Laguntza horiek eskatu nahi dituzten gazteek zenbait baldintza bete beharko dituzte: galdea egitean 25 eta 29 urte artean izatea, 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak ukaitea, galdera egin aitzineko urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Trenak zabalegi tuneletan pasatzeko

Harrigarria badirudi ere, otsail hasieran jakin zen Renfek CAFi eskatu 31 trenen fabrikazioa gibelatuko zela, trenen zabalera neurtzetan tronpatu zirelako, bereziki tuneletatik pasatzea ezinezkoa zelako. Asturiasen, Kantabrian, Euskadin, Galizian, Gaztelan, Leonen eta Murtzian distantzia laburreko zerbitzuak ematen zituen trenak berritzea zuen helburu. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak otsailaren 27an Gasteizen bilera egin dute, Santander eta...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Falangistak Euskal Herrian gaindi

Espainiako eskuin muturreko hiru kide ezagunek, Martin Saenz de Ynestrillas Falange Espainoleko hautagai izanak, Francisco Franco fundazioko kide den Alvaro Romerok eta Jesus Longueira poliziak, Euskal Herrian zenbait ekintza egitekoak zeuzkaten. Azkenean, ekitaldi bakarra baizik ez dute egin: "ETAren biktimen omenezko" lore eskaintza. Donostiako udaletxearen aurrean egin ekitaldian dozena erdi bat lagunek baizik ez dute parte hartu.

Jarki...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Nafarroa: irakaskuntzan euskararen alde

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak iragarri du martxoaren 6tik 17ra egingo dutela ikastetxeetako aurre matrikulazioa. Horren harira, "Zerotik aurrera aukeratu Euskara!" kanpaina Nafarroako euskalgintzako hainbat eragilek eta mugimenduek abiatuko dute. Adierazi dutenez, "familiek haurrentzako nolako etorkizuna nahi duten erabakitzeko garaia da". Aitzin matrikulazio kanpaina, haurrak euskarazko D ereduan izena emateko bultzatzeko sortu da. Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatearen...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Nafarroan: Menditxipin beilaria elurrean galdua

Zoritxarrez urte guzizko gertakaria, Nafarroako suhiltzaileek elurrarekin Orbaizeta aldeko Menditxipin galdua zen beilaria lagundu behar ukan dute eta Auritzeko osasun zentrora eramana izan da.

...

Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 02a

Elkarrizan

Baztango nahiantek osatzen duten Elkarrizan elkarteak bere biltzar nagusia ospatu du, urteko gorabeheren bilana eginez. 48 kidez osatua den elkarteak, 2.831 oren dedikatu ditu laguntza molde anitzetan: pertsonei eman laguntzak 2.831 orenez, erietxetan pertsonen laguntzeko 62 oren, etxeetan diren 65 pertsonez okupatzeko, 517 oren zahar-egoitzetan kantuen bidez adinetakoak alaitzeko. Bestalde elkarteak formakuntzak ere proposatu ditu. Jarduera gehienak Lesaka eta Berako zahar-etxetan eginak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016