Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
Euskarabideak 2021ean burutu VII. Inkesta Soziologikoko Nafarroako datuak aurkeztu ditu. Azaldu datuen arabera, 16 urtetik gorako Nafarroako biztanleen laurdenak euskaraz hitz egiten du edo ulertzen, hots %14,1a euskal hiztuna da eta beste %10,6a gai da ulertzeko eta pixka bat hitz egiteko. 2016ko inkestarekin konparatuz, datu hauek...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
EAJk, PSEk eta PPk funtsezkotzat eta estrategikotzat daukate Euskal Y-aren bidez Europarekin lotzea eta Frantziarekiko lotura ez atzeratzea. Aldiz, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk gaur-egungo lineak eta konexioak hobetzeko deia egin dute, proiektu berria gehiegizko gastua...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
Bob Dylanek 2021eko larrazkenean abiatu zuen eta 2024ra arteko itzulia, ekainaren 19 eta 20an Donostiara helduko da eta emanaldi horretan bere 38. diskoa aurkeztuko du. Erne! Sarrerak martxoaren 15ean salgai jarri dituzte, Kursaalen webgunean eta antolatzaileek iragarri dute bi emanaldietan ezingo dela telefonorik erabili. Antolatzaileek telefonoak gordetzeko molde bat emanen diote publikoko pertsona bakoitzari, mugikorrak eremu jakin batean soilik desblokeatu ahalko dira.
...Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
Gernika-Lumoko Udalak omenaldia egin die "Marta Plana"-ren bitartez emigratu ziren 700 emazte baino gehiagori, hitzarmenaren 60. urteurrenean. Bertan izango dira Australiara hegan egin zuten 7 emazte, beste 21 emazteren senideekin batera.
"Marta Plana", "Marta Operazioa" ere deitua, 60ko hamarkadaren hasierako Australia eta Espainiako gobernuen arteko migrazio-akordio bat izan zen,
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek apirilaren 3an grebara deitu dituzte Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak. Aldarrikapenen artean, langile gehiago kontratatzea, ikasle gutiago geletan, erosahalmena berreskuratzea, soldatak hobetzea inflazioa kontutan hartuz behargin guziei karrera profesionala bermatzea, behin-behinekotasuna %8tik behera murriztea eta lan gainkarga murriztea, ikasleen hezkuntza premiei denbora gehiago eskaini ahal izateko. Apirilekoa...
Hegoaldean | 2023ko Martxoaren 16a
Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zuzendaritza-postuen hamarretarik hiru bakarrik emazteek betetzen dituzte, EITB Datak egiaztatu duenez. Datuek agerian utzi dute, horrenbestez, oraindik desagertu ez den "kristalezko sabaia", emazteak zuzendaritzako postuetan ala enpresen administrazio kontseiluetan egotea oztopatzen duena.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016