Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Erdiz Bizirik

2.000 bat pertsonak Iruñan manifestatu dute, Magnesitas Navarra enpresak Erdizko mendian duten harrobi proiektua gelditzeko. Erdizko mendi mazelak, baleako eremu hoberenak direla diote zaldi, ardi eta behien udako alhagientzat eta proiektuak kalteak eginen dizkiola Baztango ekonomiari.

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 27a

Langabezia gora

Erkidegoko lan merkatuaren 2023ko lehen hiruhilekoko datuen arabera, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 landun gutiago eta 2.300 langabe gehiago daude, Eustatek zabaldu dituen datuek erakutsi dutenez. Hiruhileko honetan 92.100 langabe eta 960.800 landun zenbatu dituzte, 2022ko laugarren hiruhilekoan baino %0,2 gutiago. Azken urtean, 5.600 landun gehiago izan dira eta 3.800 langabe gutiago.

...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a

"Galdakao Oroimena" web orria eztabaida iturri

Galdakaoko herriak badu "Galdakao Oroimena" izeneko web orria, giza eskubide ororen urraketak agerian uzteko xedez sortua izan dena, Aranzadi elkartearen ekarpenari esker. Gisa bereko webguneak badira ere Erandion, Hernanin eta Tolosan, bertzeak bertze.

Galdakaoko PSE-EEk Udal taldeari galdegin dio delako web orritik ETAko bi kideren izenak eta irudiak kentzea, biktima gisa ekarriak direlakoan. "Giza eskubideen urraketa larriak jaso dituzten pertsona gisa hartu dituzte", salatu dute...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a

Polemika zabaltzen

Galdakaoko webguneak piztu duen polemikak jarraipena izan du. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak oroimen webguneak aldatzeko eskatu die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitia herrietako udalei. Zehazki, hilabete bateko epea eman die memoriari buruzko webgune horietan ETAren biktimen eta talde armatuko kide ohien arteko parekatzea ezabatzeko, biktimen legea urratzen delakoan. Gainera, agindua ez badute betetzen, Estatuko Abokatutzari parte emateko mehatxua...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a

UPNtik PPra

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeak hurbiltzen ari diren honetan, bada mugimendu Iruñeko udalean. Maria Garcia-Barberena eta Fermin Alonso UPNko zinegotziek beren alderdia utzi eta PPren zerrendan aurkeztea erabaki dute. Garcia-Barberena Kultura eta Berdintasun zinegotzia da eta Alonso berriz, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasunekoa. Biek Enrike Maya auzapezaren esku utzi dituzte zinegotzi karguak.

PP izan da berria eman duena, ohar batean, mugimendu horren...

Hegoaldean | 2023ko Apirilaren 20a

Atunak kaiolan

Itsaso zabalera arrantzara joan gabe atunak harrapatzeko manera plantan ezartzeko lanetan hasiak dira Getarian. Balfego kataluniar enpresak eta AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak kaiola urperagarriak eraikiko dituzte, atungorria gizentzeko.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren baimena beharko dute, instalazio horiek aldaketa ekarriko baitute euskal arrantzaleen arrantzatzeko moldean. Alabaina, atunak banazka harrapatzeko erabiltzen duten beita biziaren teknika utzi eta inguraketa...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016