Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Euskal Herriko epaileek eta fiskalek greba mugagabea hasiko dute maiatzaren 16an. Lanuzte horren bidez, baliabide eskasa salatu nahi dute. Adierazi dutenaren arabera, lan karga handiegiaren ondorioz, zailtasunak dituzte erantzun judizialen kalitatea eta zalutasuna segurtatzeko. Halaber, oraingo lan baldintzek epaileen eta fiskalen osagarrian ondorio txarrak dituztela azpimarratu dute. Espainiako Magistratura Profesionalaren Antolakundeak eta Fiskalen Antolakundeak deitu dute lanuzteetara,...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Etxerat elkarteak jakinarazi duenaren arabera, Irantzu Gallastegi eta Gregorio Eskudero euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara ekarriak izan dira. Gallastegi Zaballan ezarri dute, eta Eskudero Martutenen.
Bi lekualdatze hauen ondotik, preso bat bakarrik falta da Euskal Herrira ekartzeko: Asier Borrero.
...Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Hezkuntza Lege proiektuaren testua onartu du apirilaren 25ean. Sare publikoa eta pribatua biltzen dituen sisteman oinarritzen da. Euskara ardatz izatea eta segregazioari buru egitea ditu helburu. Eskola urririk izatea eta sexuen arteko bereizketarik ez onartzea bermatuko du.
Euskal Autonomia Erkideko Hezkuntza Lege Proiektua izendapenarekin, zazpi ataletan banatuak diren 101 artikuluz osatua da hezkuntza sistema eraldatu nahi duen araua. Horretan...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
EH Bildu - Pello Otxandiano EH Bilduko Programa arduradunak eman du koalizio abertzalearen iritzia, prentsaren aitzinean. Oro har, ikusmolde baikorra agertu du: "Atzo onartu zen lege proiektuan bide onean doazen funtsezko aldaketak ikusten ditugu." Gainera, segurtatu du Eusko Legebiltzarrean lanean jarraitzeko prest daudela.
Elkarrekin Podemos - Miren Gorrotxategi bozeramailearen arabera, lege proiektuak ez du ardatz gisa hartzen eskola publikoa....
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
Energia berriztagarriak baliatuko dituzten 34 parke egiteko baimena eman du Nafarroako Gobernuak: horietarik 17 parke eolikoak izanen dira, eta bertze 17 eguzki parkeak. Orotara, 1.314 megawatt ekoiztuko dituzte: 420 megawatt, eolikoek, eta 894 megawatt, eguzki plaken parkeek.
Gobernuak ingurumeneko eta hirigintzako baimenak eman dizkie denei, horietako hiruk jadanik badute martxan jartzeko Nafarroako Gobernuaren oniritzia: Pestriz parkeak (Buñuel), Serralta parkeak (Cabanillas) eta...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 04a
111 Akademia irakurle taldeak Arantxa Urretabizkaiari emanen dio 2022ko saria, "Azken etxea" eleberriarentzat. Akademiak dituen 212 kideetarik 114k parte hartu dute 27. edizio honetako sariduna izendatzeko prozesuan. "Azken etxea" liburuaren lehiakide zen Anjel Lertxundiren "Desertuan behatxuloa" saiakera.
Ekaineko bigarren astean eskuratuko du saria Arantxa Urretabizkaiak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016