Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Hegoaldeko arrantzaleentzat antxoaren arrantza ona ari da izaten. Martxoaren 3an denboraldia hasi zenetik, 3.241 tona antxoa (2022an, 4.620 tona) eta 7.474 tona berdel (2022an, 7.945 tona) Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek harrapatu dituzte. Antxoa batez beste, kiloa 1,97 eurotan saldu da (jaz 1,08 euroan) eta berdela berriz 1,05 eurotan (jaz 1,42 eurotan). EAEko portuetan orotara 5.926 tona antxoa eta 11.625 tona berdel deskargatu dira, berdelarekin 7.474.247 eurokoa hilabeteetan. Orain...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Angulero Elkarteak Erkidegoan angula arrantzatzeko lizentzien kopurua 150era jaustea adostu dute, aktibitate hori profesionalizatu eta angularen, hots aingiraren kumeen biziraupena bermatzeko arroetan, baina ez zen profesionalizatuta. Harrapaketek azken urteotan behera egin dute, modu kezkagarrian. Egoera horren aitzinean, Europar Batasunak angularen kirol arrantza debekatzea, hori da hain justu Euskadiko angularenek egiten zutena eta arrantza profesionala...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Nafarroan lehorteak ez du Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetan ur faltak izan dituen ondorioekin zerikusirik, baina Foru Gobernua eta laborariak ala abeltzainak egoerarekin kezkatuak dira, zereal sailen uzta galdutzat eman baitute. Horri aurre egiteko, neurri ekonomikoak, zein bestelako aterabideak eskatu dituzte.
Nafarroa erdialdeko eta Erriberako soroak idor daude. Azken sei hilabeteetan, euri guti egin du, sasoi honetan ohikoa dena baino %40 gutiago. Itziar Gomez...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Gidor Bilbao EHUko unibertsitateko irakasleak, Arnaut Oihenart euskal poeta, legelari, historialari eta politikariaren hiru poema berri (83 bertsu-lerro) aurkitu ditu, Grenobleko liburutegian. Beste bi poemak, "Jorraleen koblak", berriz, xikitoen tradizioari dagozkio, zuberotar artzainek neurtitzetan elkarri botatzen zizkioten zirto gogorren usaiari. Euskaltzaindiak azaltzen duenez, "Xikito" erran behar zen beti bertsuaren ondoren, lagunak ez zuen laidoztatua sentitu eta...
Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Hegoaldeko Iker Rodriguez 2018tik Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean diharduen donostiar dantzaria eta Aukeran, Edu Muruarmendiarazek duela 25 urte sortutako dantza konpainia, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak aurten sarituko ditu, urtero ematen dituen sarietan.
...Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 11a
Errege kopako finala irabazteko ametsa airatu da Sevillako zelaian: Madrilgo Realaren kontra Osasunak finala galdu du (2-1). Alta mundu bat joana zen Nafarroatik Sevillara gorritxoen sostengatzeko.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016