Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Euskal presoak: Madrilgo prokuradorearen oztopoak

Sare Herritarrak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ETAko presoei onartutako hirugarren graduen %66-67ri helegitea jarri die Madrilgo Auzitegi Nazionalak, hots berriz presondegira joaitea. Gasteizen egin agerraldian, Sarek presoen egoerari buruzko balantzea egin du. Gaur-egun, ETAko 166 preso daude kartzelan (141 gizon eta 25 emazte): 152 Euskal Herrian, 1 Espainiako Estatuan eta 13 Frantzian. Gainera, horietatik 16k eritasun larriak dituzte. EAEko eta Nafarroako espetxeetan dauden presoei...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a

Volkswagen: langileak kexu

Ezkortasuna eta haserrea dira nagusi Volkswagen Nafarroako lantegiko beharginen artean. Nahiz eta baieztapen ofizialik ez ukan, badakite kanpora atera daitekeela, etorkizuneko berme gisa beren gain hartzea eskatzen zuten baterien muntaketa. Berri horren aitzinean, Morales langileen komiteko buruak erran duenez, "gure ustez bidezkoa dena eskatzen jarraituko dugu, gure erkidegoko industriarentzako akats historiko bat saihesten saiatuko gara, baterien muntatzea kanpora ateratzeak inbertsioa eta...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Hauteskundeak

Sondeoek eskuinaren eta ultra-eskuinaren garaipena aurreikusten bazuten, emaitzek gezurtatu dituzte: PPk, nahiz eta boto kopuru handiena lortu, eskuinak ez du espero zuen emaitzarik lortu, ez eta VOX bere partaideak, aldiz PSEk uste baino emaitza hobea lortu ditu. Azpimarratzekoa da Sanchezek emaitza ona euskaldunei ala katalanei esker lortu dituela. PPk ezingo du gobernua osatu eta sozialistek aldiz aukera badute, beste alderdiekin koalizioa osatzen lortzen badu....

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

"Txapotek" irabazi du

Bilboko batzoki batean "Txapote wins" (Txapotek irabazi du) dioten eta EAJri "espainiarra" deitzen dioten pintadak agertu dira. Jeltzaleek erran dute "garai berriak" izan arren iraganeko "jokabide berak" direla eta "errespetuaren eta bizikidetzaren bidean tinko" jarraituko dutela. "Beste batzuk zein aldetan dauden erabaki beharko dute", gaineratu du.

...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Nafarroako gobernuaren bidean

PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak elkarrizketak berriz abiatu dituzte, Foru Gobernu berrirako akordio programatiko bat adosteko helburuarekin, agorrilaren 28ra begira, inbestidurarako azken eguna baita. Akordioan, alderdiek Gobernuan izanen duten pisua ere zehaztuko dute. PSNren ustez, akordioak hauteskunde orokorren emaitzak kontuan hartu beharko ditu, Geroa Bairen iritziz, bide orria foru hauteskundeek markatu beharko lukete. Maria Chiviteren...

Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 03a

Errenteriako Landarbaso Abesbatzak Asiako Sari Nagusia irabazi

Asiako "Sari Handia" eskuratu du Landarbaso Abesbatzak, inoiz irabazi duen aipagarriena, Balin egin lehiaketan. Europako talde batek parte-hartzen duen lehen aldia da, euskarazko errepertorioak epaimahaia estonatzea lortu du.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016