Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

CAF

CAFek 2019an Londresko Metroarekin sinatutako kontratua handitzea lortu du, eta jadanik hitzartutako 43 trenei beste 11 gehituko zaizkie. 2019an sinatutako kontratua 350 milioi eurokoa izan zen, eta, kontratu berriarekin, beste 90 milioi euro handituko da hasierakoa

...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Bertsularitza

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak jakinarazi du bertsularitza kultura ondare immaterial izendatuko dutela, heldu diren hilabeteetan.

Euskal kulturaren lehen adierazpen artistikoa izanen da gisa horretako izendapena erdiesten duena. Urrats honen bidez, bertsularitzaren babesa eta transmisioa bermatu nahi ditu Jaurlaritzak.

2018an, Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen bertsularitza, 2022ko azaroan Frantziako Kultura Ministerioak sartu...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Gasteizko Udala

Gasteizko Udala elkarrekin gobernatzeko ituna sinatu dute PSE-EEk eta EAJk. PSE-EEren esku geldituko dira Alkatetza, Ogasun eta Enplegu eta Garapen Ekonomikorako sailak. EAJk, aldiz, Gizarte Politikak eta Segurtasuna kudeatuko ditu eta Beatriz Artolazabal EAJren udal bozeramailea auzapez orde izanen da.

Maider Etxeberria auzapez berriak adierazi du kontent dela lortu duten hitzarmenarekin. Honi esker, Gasteizek merezi dituen egonkortasuna eta gobernu zorrotza ukanen dituela baieztatu...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Lan-gatazka ertzaintzan

Negoziaketen hutsegitea- Duela zenbait aste, lan-gatazka piztu zen Ertzaintzan. Orain arte Eusko Jaurlaritzak egin dituen aterabide proposamenek ez dute ondorio baikorrik ukan. Joan den astean bertze proposamen bat egin die Jaurlaritzak sindikatuei: ertzainen lan-baldintzak eta soldatak hobetzeko 37 neurri biltzen ditu dokumentuak. Horiei buruz mintzatzeko hitzordua finkatu die Ertzaintzaren Negoziazio Mahaian dauden ERNE, ESAN, EUSPEL eta SIPE sindikatuei, ekainaren...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

60.000 ikurrin Tourrean

Aurtengo Frantziako itzuliaren lehen hiru etapek Euskal Herria alde batetik bertzera zeharkatuko dutela baliatuz, Gure Eskuk "Euskal Herriak Erabaki À¢'€'" Basques decide" leloa duten 60.000 ikurrin banatuko ditu bere aldarrikapenak nazioartean entzunarazteko. Ikurrin berezi horiek eskuratzeko molde desberdinak izanen dira. Ekainaren 29a arte, Gure Eskuren webgunean salgai dira, baina Herriaren irakurleentzat menturaz berantegi da, jadanik. Ez da etsitzekorik, ordea. Etapa...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Enpresari bat arrastatua

Espainiako Poliziak enpresari bat arrastatu du Donostian, eraikuntzako lanetan langileak esplotatzen zituelako. Langile horietako batzuk Ukrainako gerlatik ihesi etorriak ziren Euskal Herrira. Bertzeak berriz, Latinoamerikakoak, Errusiakoak eta Tajikistangoak dira. Enpresaburua ukrainar jatorrikoa da.

Espainiako Poliziaren Atzerri eta Muga Brigadak egin du operazioa, zazpi langile identifikatu ditu. Poliziaren arabera, langileek ez zuten ez bizileku baimenik, ez eta ere lan baimenik....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016