Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

Tourraren ekarpena Euskal Herrian

Nahiz eta dagoeneko, Tourrak zer nolako ekarpena eginen duen jakina ez izan, estimazio zenbait aurreikusiak izan dira. Horien arabera Tourraren abiada eta hiru etapak antolatzeak, erkidegoari 12 milioi euro inguru gosta zaio. Ekarpena aldiz 100 milioi eurokoa izanen dela aurreikusten da, hots euro bakarra inbertituak 8-9 sortuko lituzke. Ondoko egunetan ageriko estimazio horiek baieztatuak izanen diren ala ez. Jaurlaritzak 3,2 milioi euro eman ditu, honekin batean...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

Herri bakar baten aldarrikapena

Frantziako Tourrak nazioartean izanen duen oihartzuna baliatu du Gure Eskuk, Euskal Herria bere etorkizun politikoa askatasunez erabaki nahi duen zazpi lurraldeko herria dela lau haizetara zabaltzeko. Horretarako, "Euskal Herriak erabaki - Basques decide" mezua duten ikurrinekin Euskal Herri osoan "olatu" handia sortu du ekimena.

Halaber, uztailaren 3an, ekimen berezia egin dute Bidasoan, bi aldeetan aldarrikapen ezberdinak dituen herri bat dagoela erakusteko. Gune horretan...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

Ertzaintza gatazkan

Tourraren etorrera baliatuz, Ertzaintzako sindikatuek mobilizazioak abiatu dituzte. Hala ere

Ertzaintzak aurreikusitako zerbitzu guziak goizean goizetik bete ditu, nahiz eta unitate batzuetan ohikoa dena baino apaltze gehiago ukan dituzten. Sindikatuek jakitera eman dutenez, %60koa izan da absentismoa Brigada Mugikorrean edo(ta) Gasteizko komisaldegian.

Segurtasun...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

Eider Mendoza (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusia

Gipuzkoako Batzar Nagusiek egin dute inbestidura saioa eta Eider Mendozaren (EAJ) hautagaitza babestu dute. Alderdi jeltzalearen 17 boz eskuratu ditu, PSE-EEren 7 ordezkariena, koalizio gobernua errepikatzeko akordioaren arabera eta PPren hiru batzarkideetatik bakarrak babesa eman dio. Horrela, Foru Aldundian erantzukizun handieneko kargua duen lehen emaztea da.

...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

Arabako ahaldun nagusia Ramiro Gonzalez

Ramiro Gonzalez hiru legegintzaldiz jarraian gobernatuko duen Arabako lehenengo ahaldun nagusia da. Hala izanen da, bigarren bozketan, EAJk bere botoak sozialisten bozekin batu ondotik, joan den maiatzaren 28ko hauteskundeen ondotik bi alderdiek sinatutako gobernagarritasunaren akordioa betez. Gonzalezek gobernatuko du, datozen lau urteetan, baina aurreko legegintzaldietako gehiengo osorik gabe egin beharko du. Ondorioz, "elkarrizketa eta akordioa" eskaini die oposizioko taldeei, VOX-i izan...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a

Belloch eta GAL

Erreakzio anitz ekarri duten adierazpenak egin ditu Juan Alberto Bellochek, bere memoriak biltzen dituen liburuaren aurkezpenean. Elkarrizketa horretan, Felipe Gonzalezen garaian Espainiako Justizia eta Barne ministro zenak dio berari ere dena bidezkoa iruditu zitzaiola ETAren kontra egiteko. Bere hitzetan, jendea ez zegoen GALen kontra, talde horren amateurismoaren kontra baizik. "Kuadrilla triste bat zen, Gobernuaren zerbitzu batzuen laguntza izango zuten agian, baina beren jokatzeko modu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016