Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Marmokak (Medusez) itsasoan

Urte luzez ikusi gabe egon ondoan, "karabela portugaldarrak" edo marmokak, Gipuzkoako kostaldera itzuli dira. Hainbat bainulari artatu dituzte, azken orduetan marmokekin kontaktua izateagatik, Kontxako badian, Zarauzko eta Getariako hondartzetan. Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Babes Zibileko zerbitzuek badiako barneko uretan "gutienez sei marmoka portugaldar" harrapatu dituzte. Donostiako hondartzetan bandera horia ezarri dute, baina ikuskapen lanak egin ondoan, berriz ere bandera...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Zinema merke adinetakoentzat

Euskal Herriko 35 zinema aretok bat egin dute Espainiako Gobernuak zinema ohiturak sustatzeko planarekin, uztailaren 11tik aitzina, 65 urtetik gorako pertsonek, astean behin, sarrera bi euro ordainduko dute. Planarekin bat egin duten aretoei, asteartetan sarreraren prezioa jausteko eskatzen zaie.

...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Hegaluzearen denboraldi ona

Hegaluzearen kostera duela hilabete inguru hasi zen. Getariako portura, 300.000 kilo hegaluze etorri dira. Hegaluzearen kanpaina euskal portuetan martxa onean doa. Getarian sartu da kopuru handiena: 300 tona inguru, Hondarribian beste 250 tona hustu dituzte, Ondarroan 40 eta Bermeon 35 tona.

Arrantzaleen hitzetan arrain anitz bada eta gainera kostaldetik frango hurbil. Hori dela eta, Kantauri itsasoko portu gehienetan hegaluze anitz arrantzatu da....

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Euskal aireportuetan arrakasta

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek, ekainean sekula ukan datu onenak lortu dituzte. Donostiako aireportuak %22,1eko hazkundearekin hetsi du hilabetea, 2022ko aldi berarekin konparatzen bada. Guzira 47.612 bidaiari kontatu dira. 2023ko ekaina izan da aireportuak bere historian bidaiari gehien mugitu dituen hilabetea, Aenak jakitera eman duenez. Bilbokoak ekainean bere historiako hileko daturik onena lortu du, 604.247 bidaiarirekin, 2022ko hilabete...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

1.364 familia lagunduak

Eusko Jaurlaritzak 1.364 familiari eman dizkie energia pobreziaren egoerari aurre egiteko laguntzak, urteko lehen seihilekoan. Familiek bi modu dituzte laguntza eskuratzeko. Urteko lehen erdian, 2.353.670 euro bideratu dira, familiek funtsezko premiak arintzeko behar dituzten gastuak ordaintzeko. Horietatik, 465.000 euro energia pobreziaren egoerak arintzera bideratu dira eta 1.888.670 euro elikatzeko laguntzetara. Elikadurako 7.440 laguntza eskaini dira Euskadin, urte hasieratik orain arte:...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Lagun liburutegia hetsia

Donostiako Konstituzio plazan kokatua den Lagun liburutegiak behin betiko ateak hetsiko ditu. Liburutegia urte anitzez aktualitatean izan da: 1968an ateak ireki zituen Franko hil aitzin agertu legeari esker, honek ahalbidetzen zuen ordurarte debekatu liburuak saltzea. 1960ko hamarkadan eskuin muturraren eta frankismoaren erasoak eta debekuak jasanik, ondotik ETAren eta kale borrokaren hanbat eraso: kristalak hautsiak, liburuak zikinduak edo erreak jasan ditu, hala...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016