Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 27a
Uda hastapena emankorra izaten ari da EAEko turismoarentzat. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hoteletan 334.887 lagun errezibitu zituzten ekainean, 2022ko hilabete berean baino %6,5 gehiago. Bidaiariek 652.205 gau iragan zituzten orotara, iaz baino %8,3 gehiago.
Turisten jatorriari dagokionez, Eustatek zehaztu du Espainiatik kanpoko bidaiari kopurua molde nabarmenean emendatu dela. Egoiliar horiek hoteletako sarrera guzien erdiak baino gehiago dira (%52,9).
Lurraldeka begiratuz,...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 27a
Arabako Alba Biotech laborategiak edarietan aurki daitezkeen sumisio-drogak hauteman ditzakeen lehenbiziko test erreaktiboa garatu du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Enpresak urte hondarreko ezarri nahi du salgai produktu berritzaile hau.
Test hauen izen komertziala Test4Safe izanen dela jakinarazi du laborategiko burua den Ane Fernandez de Arbinak. Munduan arras berritzailea den teknologia bat erabiliz sortu dituzte paper-zerrenda ttipi baten itxura duten...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 27a
Tubacex Arabako hodi enpresak aurtengo lehen seihileko emaitzak aurkeztu dizkio Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari. Horiek erakusten dutenaren arabera, 20 milioi euroko irabaziak ukan ditu 2023ko lehen sei hilabeteetan. Aurtengo emaitza hau iaz epe berean lortu zuenaren bikoitza baino gehiago da (%119,3). Halaber, urte erdi honetako salmentak enpresaren historiako handienak izan dira: 434,8 milioi eurokoak, hots, joan den urtekoak baino %22,9 gehiago.
Tubacexeko arduradunek...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 27a
Elizako kideengandik sexu abusuak jasan dituzten sei pertsona biktima gisa aitortu ditu ofizialki Nafarroako Gobernuak. Lehen aldia da holako aitortza bat egiten dela, baina hain segur gehiago ere izanen dira, bertze hemeretzi salaketa aztertuak izateko bidean baitira. Justizia Departamentuak 2022ko urrian abiatu zuen Nafarroan Elizaren Sexu Abusuen Biktimei Ordaina Emateko Batzordea.
Uztailaren 21ean, Eduardo Santos kontseilariak foru agindu baten bidez aitortu ditu biktima...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a
Uztailaren 28an, heldu den igandean, espainiar estatuko bozkatzaileak deituak dira beren diputatuen aukeratzera. Madrilgo gobernu berria osatua izanen da. Postaz bozkatu nahi duten 265 milatik gora euskal herritarren eskaerak Correosek onartu ditu. Zehazki, posta bidez bozkatzeko 265.086 eskaera eskuratu dira: 30.928 Araban, 126.188 Bizkaian, 57.559 Gipuzkoan eta 47.411 Nafarroan.
...Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a
Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen hitzetan, aurtengo Sanferminak arrakastatsuak izan dira. Alkateak zehaztu duenez, Sanferminetako 542 ekitaldi ofizialetan 1,4 milioi pertsona ibili dira, "arriskurik gabeko bestak" izan dira. Ibarrola PPko auzapezaren erranetan, parte-hartzeak "marka guziak hautsi ditu", ondorioz, "arrakastatsuak izan direla uste dugu, gure jaiak bizirik daudela". Iruñeko herritarrek sustatutako "giroari eta berek izan jarrerari" esker...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016