Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Gerla zibilean hildako gudarien gorpuzkiak

Aranzadi zientzia elkarteak, Zornotzako hilerrian egiten ari den indusketa lanetan, gerla zibileko 20tik gora gorpuzki berreskuratu ditu. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Sozial Politiketako sailburuak azaldu duenez, litekeena da frontean eta Zornotzako ospitale militarrean hil diren gudarien eta milizianoenak izaitea, gorputz gehiago atzemaitea aurreikusten da.

Aranzadik desobiratze lanekin jarraituko du, biktimen inguruko informazio gehiago emaitea espero du. Gorpuekin batera,...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Hauteskundeak: EAJ garaile?

EAJk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak berriz irabaziko lituzke eta gora gehien EH Bilduk eginen luke, Eusko Jaurlaritzak boto asmoari buruz argitaratu duen azken soziometriaren arabera. Halaber, PSE-EEk eta PPk beren emaitzak hobetuko lituzkete eta Elkarrekin Podemos alderdiak ordezkaritzaren erdia galduko luke. EAJk eta PSE-EEk bien artean gehiengoa lukete, baina EAJk bi aulki gutiago ukanen lituzke eta PSE-EEk aldiz bat gehiago. Lau irabazita, 25 eserleku lituzke EH Bilduk, PPk batez...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Deslokalizazioak zailtzeko akordioa

EH Bilduk, EAJrekin eta PSE-EErekin, adostu du diru laguntzen kudeantza arautzen duen legea onartzea. Legearen arabera deslokalizatzen diren enpresek azken 8 urteetan eskuratu laguntza publikoak itzuli beharko dituzte. Leire Pinedo parlamentariak adierazi du: "ezin da onartu enpresa batek, laguntza publikoak lortu eta gero, bere produkzioa beste estatu batera eramatea, bere interes partikularra bakarrik kontuan hartuta, langileen eskubideak eta enpresa kokatua den herriaren interesak eta...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Azaroan langabezia apaldu

Erkidegoan 1.493 langabe gutiago kontatu dira, aldiz 60 gehiago Nafarroan. Euskadik joan den hilabetean 2.558 langabe gutiago ukan ditu, 2022ko azaroan baino, urte arteko %2,31ko apaltzearekin. Euskadiko sindikatu nagusiek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) beherakada hori baloratu dute, baina prekarietateak jarraitzen duela azpimarratuz, batez...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

2023 Donostia: Isabel Verdinik urrezko danborra

Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez erabaki du 2024ko Urrezko danborra Isabel Verdini dantza irakasleari emaitea, inklusioaren, formakuntzaren eta dantzaren alde egin lanagatik.

Donostiako herritarrek proposatutako 141 hautagaien artean egin dute aukeraketa. Beraz, datorren urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, Verdinik udaletxean bertan saria eskuratuko du. Badu 25 urte Isabel Verdini Carranzak dantza klaseak emaiten dituela, "Verdini Metodo" propioa sortua...

Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 14a

Maila akademikoak atzera pandemiaren ondorioz

Pisa txostenak neurtu azterketaren arabera, herrialde eta autonomia erkidego guziek atzera egin dute. Okerragotze hori neurri handi batean pandemiaren ondorioengatik da. 2018ko emaitzekin konparatuta, Hego Euskal Herriko ikasleen mailaren beherakada orokortu da. Txosten honetan, 15 urteko ikasleek parte hartu dute. EAEren kasuan, 96 ikastetxe ezberdinetako 3.350 ikaslek parte hartu dute. Besteak beste ikasleek matematikarako duten gaitasuna aztertu da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016