Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Bana beste Euskadin gazteak 29,7 urterekin emantzipatzen dira, Europan baino hiru urte berantago. 25 eta 29 urte bitartekoen %32k soilik du etxe bat jabetzan edo alokairuan. Euskadiko gazte gehienak 30 urte bete ondoren emantzipatzen dira, zehazki 30 eta 34 urte bitartean (%71,5). Gazteen emantzipazioa arintzeko eta errazteko asmoz, "Emantzipa laguntza" programa Eusko Jaurlaritzak onartu du, 2024ko otsailean izanen da eskuragarri. Hilabetean 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat 300 euroko...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a
EH Bilduko mahai politikoak Pello Otxandiano (Otxandio, Bizkaia, 1983) proposatu du 2024an EAEn eginen diren hauteskundeetarako lehendakarigai izateko. Honen hautagaitza oinarriek berrestea izanen da ondoko urratsa.
40 urteko politikaria telekomunikazio ingeniaritzan doktore da Mondragon Unibertsitatean. Doktore egonaldiaren zati bat Suediako unibertsitate batean egin zuen eta horri esker ezagutu zituen herrialde eskandinaviarren ezaugarri sozial eta ekonomikoak eta politika...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a
Eustat, Euskal Estatistika Erakundeak eman dituen datuen arabera, azken urte honetan %9,1 emendatu da Euskadiko atzerritar kopurua. Gaur egun, kanpo erresumetako 203.662 pertsona bizi dira EAEn, hots, erkidegoko biztanleen %9,3.
Herrialde amerikarretatik etorritakoak dira atzerritarren %44,1. Hauetako gehienak kolonbiarrak, nikaraguarrak, hondurastarrak, venezuelarrak eta paraguaiarrak dira.
Bestalde, %25,1 europarrak dira, gehienak Errumaniakoak. Ondotik heldu dira...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a
Joan den maiatzeko hauteskundeen ondotik, UPN alderdiko Cristina Ibarrolak erdietsi zuen Iruñeko auzapez kargua, baina itxura guzien arabera, ez du luzaz iraunen postu horretan, haren kontrako zentsura mozioa aurkeztu baitute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. Zentsura mozio hau PSNk eta EH Bilduk hitzartu akordioaren ondorio da eta bi indar politikoek hiriaren egoeraz egiten duten diagnostikoa du oinarri.
Ontsalaz, Joseba Asiron (EH Bildu) izendatua izanen da auzapez...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a
Iruñeko Udalean gertatu den afera biziki gaizki hartu du UPNko buru den Javier Esparzak, eta segurtatu du harreman oro moztu duela Alderdi Sozialistarekin. PSNkoak traidoreak, gezurtiak eta iruzur egileak direla erran du Nafarroako Parlamentuan iragan den osoko bilkura hasi aitzin. Bilkura hasi ondoan, berriz, Maria Txibiteri leporatu dio nafar hiriburuan PSNk eta EH Bilduk sinatu duten hitzarmena, eta erran du PSNren zuzendaritza "zaborra" dela. Adierazpen hauen ondotik, bilkuratik atera...
Hegoaldean | 2023ko Abenduaren 21a
Joseba Asiron buru duen EH Bilduren udal taldeko ordezkaritza bat Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa talde politikoekin bildu da abenduaren 15ean, Gobernu programa bateratua adosteko xedez. Anartean, UPN Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziotik atera da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016