Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 11a
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak onartu du Europar Batasunaz kanpoko langileak hartzea, profesionalen eskasian diren medikuntzako 52 espezialitatetan eta erizaintzako 3 espezialitatetan, aldi baterako lanpostuak bete ahal izateko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu dute ebazpena, hor irakur daiteke "interes orokorreko arrazoiak direla medio", nazionalitatearen betekizunik ez dela eskatuko "defizitarioak edo betetzeko zailak" diren 55 espezialitatetan...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 11a
2022ko idortearen ondotik, Hego Euskal Herriko urtegiak ur eskasian ziren, baina alde horretarik gauzak hobetu dira. Estreinatu berri dugun urteko lehen asteko datuen arabera, urtegiak beren edukiera osoaren %79,3 beteak dira. Kopuru hauek azken hamarkadako batez bestekoak baino handiago dira.
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren arabera, ur emendatze horrekin, iaz baino 547 hektometro kubiko gehiago daude oraingo erreserbetan.
Esako urtegiak 372...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 11a
Eguesibar udalerria Nafarroa erdialdean dago, Iruñetik 9 kilometrotan. Joan den maiatzaren 28ko bozen ondotik, UPN alderdiko Xuriñe Peñas da herriko auzapeza.
Herriko azken udalbatzarrean, euskarari buruzko eztabaida berri bat piztu da auzapezaren eta EH Bilduko hautetsien artean. Biltzar horretan, koalizio abertzaleak mozio bat aurkeztu zuen, euskarak Eguberri inguruko ekitaldietan zuen presentzia ahula salatuz eta desoreka horri buruzko azalpenak eskatuz.
Xuriñe Peñasek...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 11a
Hamabi lagun arrastatu dituzte Bizkaian eta bertze bi ikertzen ari dira 2,1 milioi eurotik gorako salgai faltsutuak merkaturatzeagatik. Guardia Zibilak eramaten duen operazioan, 18.022 artikulu faltsutu aurkitu dituzte, horietarik 16.837 lehen mailako futbol taldeen kirol ekipamenduak dira.
Ikerketak joan den ekainean hasi ziren, Bizkaiko Komandantziako Zerga eta Muga Patruiletako guardia zibilek jakin baitzuten Sestaoko bi eraikinetan Txinatik zetozen salgai faltsutu anitz sartzen...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Joseba Asiron EH Bilduren hautagaiak Iruñeko auzapezgoa eskuratu du, Cristina Ibarrola alkatearen kontrako zentsura-mozioa bozkatuaren ondorioz: EH Bilduk (8 hautetsi), PSNk (4 boto), Geroa Baik (2) eta Zurekin (1) alderdiek osatzen duten gehiengoaren 15 botoak lortu ditu Asironek, eta UPNk (9) eta PPk (2) aurka bozkatu dute. Ondorioz EH Bilduren hautagaia Iruñeko auzapez berria da. Cristina Ibarrolak ekainean lortu zuen auzapez kargua, maiatzeko herriko hauteskundeetan UPNren zerrenda...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 04a
Cristina Ibarrolak bere hitzaldian adierazi duenez, eztabaida "Iruñeari traizioa izeneko lan zikin honen bururatzea da, sorpresarik gabe, duela sei hilabete idatzitako amaiera batekin. Gaur PSNk EHBilduri sari handia emanen dio, aspalditik falta zuena eta Pedro Sanchez besaulkian mantentzea ahalbidetzen duena. Nahiago nuke eskalera garbitzen arizan ezinez eta EH Bildurekin gobernua egin" deklaratu du Ibarrolak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016