Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a
Donostiako Udaleko langileek elkarretaratzea egin dute Autonomia Erkidegoko auzitegi nagusiak euskararen normalizazioaren kontra hartu duen azken epaiaren kontra. Donostian udaltzain izateko euskara ez dela behar dio epai honek. "Euskaren kontrako epairik ez" kartelak erakutsi dituzte. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek komunikabideei egin adierazpenetan gogoratu duenez, azken hau Donostiako Udalak egin lan deialdien kontrako hirugarren epaia da. "Aurrekoak bezala donostiarrek...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a
Espainiako Gobernuak jakinarazi die erkidegoei ezinbestekoa dela estatu osoko ospitale eta anbulatorio zerbitzu guzietan maskak ibiltzea, arnas birusen erasoek behera egin arte. Osasun Ministerioaren aginduaren ondoren, maskak ezinbestekoak dira osasun guneetan. Eusko Jaurlaritzak auzitara joko du Madrilgo Osasun Ministerioak osasun zentroetan musukoa inposatzeko hartutako erabakiaren kontra. Nolanahi ere, argitu du Gasteizko gobernutik bete eginen dutela agindua...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a
Lan Ministerioak CCOOrekin eta UGT sindikatuekin adostu du 2024rako lanbide arteko gutieneko soldata %5ez emendatzea, hamalau ordainsaritarako, hilabero 1.080 eurotik 1.134 euroraino. Emendatze hori 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin aplikatuko da.
...Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a
Pello Otxandiano ofizialki EH Bildu koalizioaren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako lehendakarigai hautatua izan da. Egina izan den bozketan, alderdikideen %94ren babesa eskuratu du. Hala jakinarazi du alderdiak Bilboko Bizkaia Aretoan egin duen batzarrean.
40 urteko otxandiarrak (Bizkaia) EH Bildun ibilbide politiko luzea du, eta gaur egun programa zuzendaria da. Telekomunikazioetan ingeniaria, Arnaldo Otegi buru duen koalizioaren ideologotzat dute.
...Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 11a
Bizkaian
Berria egunkariak Bizkaiko euskararen egoera aztertu du berriki eta egun hauetan eman dituzte azterlanaren emaitzak. Inkesta soziolinguistikoak eta karrikan egin behaketek erakusten dute euskararen ezagutza indartzen ari dela, baina horrek ez duela eragin handirik erabilpenean. Egoera horren aitzinean, adituek uste dute ezinbestekoa dela euskaldunen "aktibazio kolektiboa" sustatzea eta "baldintza egokiak" bermatzea euskara erabiltzeko.
Inkestak...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 11a
Ekonomiak motelaldia ezagutu badu ere, langabezia ttipitu da Hego Euskal Herrian. Langabeen kopurua apaldu da 2023an: 4.641 gutiago kontatu dituzte Lanbideren eta Lansareren bulegoetan. Ondorioz, langabezia tasa %9,89an kokatu da.
Lan-kontratuei dagokienez, 54.415 kontratu berri sinatu ziren EAEn 2023ko abenduan, horietarik 11.812 mugagabeak izan ziren. Nafarroan 19.166 kontratu sinatu ziren, horietarik 3.814 mugagabeak.
Lanpostu gehienak zerbitzuen sektorean sortu dira.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016