Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 01a
Dima, Berrobi, Larraun, Izurtza, Markina-Xemein, Mendaro eta Plentziako Herriko Etxeak Udalbiltzako kide dira. Zazpi kide berriak kontatu eta, 84 herrik Udalbiltza osatzen dute. Euskal Herriko udalen partzuergoak, urteko lehenbiziko Kontseilu Nagusia Bergaran egin du eta han onartu dute kide berrien sarrera, datozen hilabeteetan Herriko Etxe gehiagok Udabiltzarekin bat egiteko asmoa dutela errana izan da.
Udalbiltzak aurten 25 urte beteko ditu. Ekitaldiaz baliatu da, bere ibilbidean...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 01a
Euskal Herriko txirrindulari itzuliaren 64. edizioak sei etapa ukanen ditu, apirilaren 1ean hasi eta hilabetearen 6an bururatuko da. Irunen izanen du lehen etapa, 10 kilometroko erlojupekoa, ohikoa denez Eibarren bukatuko da. Bigarren etapa, Irun/Kanbo, Lapurdin eta Nafarroa Beherean jokatuko da, kasik osorik, hirugarren etapa Ezpeletatik abiatuko da. Hirugarren mailako San Inazio lepoa, jardunaldiko aurreneko zatian, gero tropela Ainhoan, Ezpeletan,...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 25a
Joan den abenduaren 30ean, Espainiako Poliziak gizon bat arrastatu zuen Donostian, ustez langile migratzaileak esplotatzen zituelako. Eibarko udaltzainek ere parte hartu zuten ikerketan, herri horretan bizi baitziren langileak.
Poliziak jakin omen zuen eraikuntzako berritze lanetan aritzen zen gizon batek lana eta lo egiteko lekua eskaintzen zizkiela langile migratzaileei, baina biak ezin onartuzko baldintzetan. Eraikuntza lanetan enplegatzen zituen, lan kontraturik gabe, egunean...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 25a
Badu hogei bat urte Magnesitas Navarras enpresa Baztango Erdiz mendialdean meategi bat plantan ezartzeko xedea lantzen ari dela. Eskualde hartako laborariek ez dute batere begi onez ikusten haien abereen bazkaleku den gunea andeatuko lukeen proiektua, eta aspalditik borrokatzen dira horren kontra. Baina berri txarra jakin dute joan den astean, Nafarroako Gobernuak Erdizko meategi proiektua UGPS Udalez Gaindiko Plan Sektorial gisa onartua izateko urratsak baimendu baititu.
Erdiz Bizirik...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 25a
LAB sindikatuak Ikastolen Elkartearekin eta Ikastolen Batzako arduradunekin duen hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu du, eta horri esker, ikastoletako langileen lan baldintzak irakaskuntza publikoan dituztenen heinekoak izanen dira.
Gisa horretan, %15,3ko soldata emendatzea izanen dute 2024an, eta %18-20rainokoa 2027an.
Halaber, lanpostuak atxikitzeko eta lan zama arintzeko neurriak adostu dituzte sindikatuak eta zuzendaritzak.
Bestalde, heldu diren hilabeteetan...
Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 25a
Hamalau urte baino gehiago iraun duen Bateragune auzia behin betiko hestea erabaki du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Urtarrilaren 17an bildu dira auzitegiko magistratuak eta aitzineko astean Juan Carlos Campo magistratuak egin proposamena onartu dute, hots, epaiketa ez berriz egitea. Epaimahaiko hamaikamagistratuetarik zazpik alde bozkatu dute, eta lauek kontra.
Erabakiaren arrazoiak azaltzeko, Konstituzionalaren gehiengoak adierazi du non bis in idem printzipioak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016