Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 25a

Trantsizio Ekologikorako Legea

Trantsizio Ekologikorako Legeari buruzko hitzarmena adostu dute EAJ, PSE-EEk eta EH Bilduk. Horren berri eman dute urtarrilaren 19an, Eusko Legebiltzarrean egin duten agerraldi bateratuan. EAJko Unai Grajales, PSE-EEko Alberto Alonso eta EH Bilduko Mikel Otero kontent agertu dira akordioarekin, eta legealdian onartuko den lege "garrantzitsuenetarikoa" izanen dela azpimarratu dute.

Legebiltzarreko alderdiek ez zioten osoko zuzenketarik aurkeztu Jaurlaritzak proposatu lege xedeari, baina...

Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 25a

Nafarroako aurrekontuak

Nafarroako EH Bilduk eta Foru Gobernuak 2024 urteko aurrekontu hitzarmena finkatu dute. Maria Chiviteren exekutiboak 5.742 milioi euroko aurrekontuak prestatu ditu 2024rako, joan den urtean baino 504 milioi gehiago. Ontsalaz, martxoaren 7an egin beharra den osoko bilkuran onartuko dira kontuak.

Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak EH Bildurekin izan duten adostasuna izan du aipagai: "EH Bildu izan da alderdi bakarra gobernuaren deiari erantzun diona...

Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a

Plastikozko pikorrak hondartzetarat

Plastikozko pikorrak (pellets) zeramatzan Toconao itsasontziak itsasoan galdu kontainerrak poluzioa eragin du. Ezbeharra Portugaleko uretan gertatu da. Pisu gutiko pikorrak izanez itsasoak eta haizeak errexki mugitzen ditu. Ondorioz pikorrak Galizia eta Asturiasko hondartzetarat heltzen ari dira eta ez da nehondik ere baztertzekoa Bizkaia, Gipuzkoa edo Lapurdiko hondartzetarat helduko direla....

Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a

Milaka lagun Bilbon: "Konponbiderako giltzak" lelopean

Urtero urtarrilean egin ohi den manifestazio jendetsuak Bilbon milaka lagun bildu ditu, "Konponbiderako giltzak" lelopean, Sare herritar plataformak deitu manifestazioan, ETAko presoei ezartzen zaien salbuespen politika gelditzea eta legedia arrunta aplikatzea eskatzeko mobilizatu dira, aro berri bati bidea irekitzeko nahian. Antolatzaileek zioten: "Ideologia askotako milaka eta milaka lagun elkartu gara berriro Bilboko kaleetan, iraganeko ateak itxi eta etorkizuneko ateak irekitzeko...

Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a

Presoen egoera

ETAko presoak euskal presondegietarat hurbiltzeko prozesua 2023ko martxoan bururatu zen. Gaur egun ETAko 155 preso daude. Horietako 140 Autonomia Erkidegoko espetxeetan, 7 Iruñean eta gainerako 8ak Frantziako estatuan. ETAko 19 preso baldintzapeko askatasunean daude, baina beste 45ek ere lor dezakete, zigorren hiru laurdena beteak baitituzte. Beste 70 hirugarren gradura pasatzeko moduan daude, espetxealdiaren erdia pasatu baitute. Hala eta guziz, Eusko...

Hegoaldean | 2024ko Urtarrilaren 18a

Udaltzainak armatuak?

ERNE, ertzaintzako sindikatuak egin eskaerak bere bidea egin du. Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Zarauzko Udalari agindu dio udaltzain guziak su-armaz hornitzeko, behar diren neurriak hartuz arma egokiak eskuratzeko, armategi homologatuak izateko eta horiek behar diren bezala zainduak egoteko instalazioak edukitzeko. Auzitegiak atzera bota du Zarauzko Udalak jarri helegitea, aintzat hartu du ERNE sindikatuaren eskaera. Epaiaren arabera, "su-armen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016