Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 08a

Euskadiko "trans legea"

Eusko Legebiltzarrak "trans legea" izeneko erreformari atea zabaldu dio urtarrilaren 30ean, eta gisa horretan erreformak behin betiko onartua izateko beharrezkoa zuen azken aitzineko urratsa gainditu du. Ekimenaren alde bozkatu dute EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU alderdiek. PPk, aldiz, kontra bozkatu du. Heldu diren asteetan eginen da lege-proposamena onartzeko osoko bilkura.

Erreformaren helburua izanen da "trans" pertsonen eskubideak eta bermeak zabaltzea....

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 08a

Energia berriztagarriak

Baimen bat errefusatua Nafarroan - Nafarroako Gobernuaren Industria eta Trantsizio Ekologiko departamentuak Zizur Nagusian eraiki nahi zuten parke fotovoltaiko bat eraikitzeko baimena errefusatu dio FFNEV New Energy Venture Espainia enpresari. Egin nahi zuten parkeak 5 megawatteko indarra ukanen zuen.

Joan den ekainean galdegin zuen baimena enpresak, baina Lurraldearen, Paisaiaren eta Hirigintzaren zerbitzuak txosten batean azaldu bezala, proiektua lurralde...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 08a

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Heldu den udaberrian eginen dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta EITB Focus erakundeak bere inkestaren emaitzak agertu ditu. Honen arabera, EAJk irabaziko lituzke baina doi-doietarik, EH Bilduk aitzineko aldietan baino emaitza hobeak erdietsiko bailituzke.

Zehazki, EAJk 28 eserleku eta bozen %35,8 eskuratuko lituzke, hots, duela lau urte baino 3 ordezkari eta 3,3 puntu gutiago.

EH Bilduk, aldiz, 4,2 puntuz hobetuko lituzke lehengo emaitzak (bozen %27,9tarik %32,1...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 08a

Zein koalizio nahiago dute herritarrek?

Egin duen inkestan, EITB Focusek aztertu du herritarrek zein alderdiren arteko gobernu koalizioa luketen gustukoena. EAJren eta EH Bilduren arteko gobernua nahi dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen %18,7k. EAJren eta PSE-EEren artekoa nahiago dute, aldiz %17,2k. EH Bilduren eta Podemosen artekoa %5,4k begi onez ikus lezakete eta EH Bildu eta PSE-EEren artekoa %3,5ek.

Inkestak arreta ezarri du ere EH Bilduko bozemaileetan eta EAJren alde bozkatzen dutenetan. Lehen multzokoen...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 08a

"Traktorkadak" Bilbon eta Gasteizen

Azken asteetan Europako hainbat herrialdetan piztu diren protestak Hego Euskal Herrira ere heldu dira.

EHNE-Bizkaia eta ENBA-Bizkaia laborari sindikatuek mobilizatzera deitu dute otsailaren 9rako,Bilbon. Merkataritza libreko hitzarmenak bazterrera uztea eta laborarientzat bidezko prezioak bermatzea galdeginen dute. Bilboko Areatzan traktoreak biltzeko deia luzatu dute, Bizkaiko leku desberdinetarik abiatuz. Han, azoka gardena eginen dute, lekuko bildots laurdenak prezio justu batean...

Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 01a

Zinema geletan, euskara ikusezina

Kasik entzunezina eta ikusezina, halakoa izan zen iaz euskararen presentzia Hego Euskal Herriko zinema geletan. Estreinatuak izan ziren 10 filmetatik euskaraz 0,2tan bakarrik entzun edo irakurri ahal izan ziren. Iaz 563 film estreinatu ziren, horietatik 14 bakarrik euskaraz izan ziren. Lau baizik ez euskarazko jatorrizko bertsioan eta hamar euskarara bikoiztuta edo euskaraz azpititulatuta. Elebidunak edo eleaniztunak bi izan ziren. Gainerateko guzietan hizkuntza bakarra gaztelania izan zen....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016