Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a
Plantan jarri neurriak sekulako arrakasta ukan du, 48 orduz 2.000ko bat gaztek Eusko Jaurlaritzak emantzipazioa laguntzeko abian jarri duen laguntza berria eskatu dute. Burasoen etxea utzi nahi duten 25-29 urte arteko herritarrek, hilabetero 300 euroko diru laguntza eskuratzen ahalko dute, programan jarri baldintzak bete eta.
Batez beste, Euskal Autonomia Erkidegoan 29,7 urterekin emantzipatzen dira gazteak, Europan baino hiru urte...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a
Krisiak ez du eragin bera denentzat. Etekina %10,7z handituta, Iberdrola Energia konpainiak 4.803 milioi euroko irabaziak ukan ditu. Iaz 11.382 milioi euroko inbertsio gordina egin zuen (inoizko handiena), 2022koari konparatuz %6a gaindituz. Horrek erran nahi du, 2022ko datuekin konparatuta (4.339 milioi euroko etekina), irabaziak %10,7z emendatu dituela, konpainiak berak Balore Merkatuaren Batzorde...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 29a
Frantziak, urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra, Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatua zuen, izurdeak babesteko. Frantziako Gobernuak debekua luzatu bazezaken ere, azkenean ez du egin. Neurriak euskal arrantzaleen artean eragina ukan du. Ondarroan, adibidez bi ontzik portuan egon behar ukan dute, beste bik arrantza egiteko eremua arras mugatuta ukan dute. Debekua ekologisten eta Europar Batasunaren eskaera historikoa zen, arraste-arrantzak izurdeari dituen ondorio larriak argudiatuta....
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Azken aste hauetan EAEko hiriburuetan laborariek egin dituzten mobilizazioek fruituak ekarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek 10 puntuko testua aurkeztu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektoreari sostengua eta laguntza emateko engaiamendu zehatzekin.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi du euskal erakundeak engaiatzen direla eskumena duten administrazioekin lan egitera, erkidegoko araudia...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Eusko Legebiltzarrak legealdi honetako azken hiru legeak onartu ditu, otsailaren 15eko osoko bilkuran: Haur eta Nerabeen legea, Lankidetzarako eta Elkartasunerakoa eta pertsona transexualen eskubideak aitortzeko araudiaren erreforma. Hiruak boz kopuru handiarekin onartuak izan dira, Jaurlaritza osatzen duten bi taldeez aparte, oposizioko talde batena segurik izan baitute.
Lehenik Haur eta Nerabeen legea onartu dute, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako...
Hegoaldean | 2024ko Otsailaren 22a
Aizarnazabalen (Gipuzkoa) egoitza duen Wavegarden enpresak uhin artifizialen parke bat eraikiko du 2025eko azken hiruhilekoan Erresuma Batuko Birmingham hirian.
Uhinak egiteko tresnetan eta parke artifizialetan berezitua den konpainia honek, jakinarazi du operazioak 50 milioi liberako inbestimendua izanen duela eta Stoneweg eta Teras Capital inbertsio plataformek finantzatuko dutela proiektua.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016