Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Europako beste herrialde batzuetako baserritarrak bezala, Hego Euskal Herrian laborariek protestan jarraitzea erabaki dute. Arazo batzuk salatzeko, hala nola burokrazia eta ingurumen-eskakizunak edo Europar Batasunetik kanpoko herrialdeen inportazio lehia.
UAGAk (Araba), EHNE Gipuzkoak eta EHNE Nafarroak osatzen duten ENHE laborarien sindikatuen konfederazioa mobilizazio bateratua prestatzen ari da, apirilaren 19rako, Gasteizen. ENHEk bere sare sozialetan iragarri duenez, datozen...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Ikusmolde ezberdinak eta ideologikoak gazteen artean sortu dira: 30 urtez peko emazteek jarrera aurrerakoiagoak dituzte, gizonezkoek gero eta atzerakoiagoak. Duela sei/zazpi urte sortu eta mundu osoan hazten ari den joerak, Hego Euskal Herrian eraginik ba ote duen jakin nahian, Alice Evans ikerlariak 14 urte daramatza genero ikerketetan, antropologiatik abiatuta. Bere lanaren emaitza nagusia, laburbilduz hauxe da: oso urte gutitan genero zatiketa ideologikoa sortu da belaunaldikoen artean,...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
EAEko udaltzainak suzko armak eramatera behartzen dituen dekretua Eusko Jaurlaritzak onartu du. Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen armamentua eta bestelako baliabide teknikoak eta defentsakoak hornidura arautzeko dekretua da. Araua horren arabera: "erregelamenduz zehaztu armak, bitarteko tekniko-operatikoak eta babes-bitartekoak eramanen dituzte udaltzainek". Gaurtik, Herriko Etxeek urtebeteko epea ukanen dute dekretu berrira egokitzeko. Agenteentzat armak, munizioak, baliabide...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ireki ditu Gaztelugatxeko sarbideak, dagoeneko bukatu baitute segurtasuna bermatzearentzat egin duten obraren zatirik garrantzitsuena. Oraindik, azken obrak egin behar dira, 2021eko urtarrilean izan lur-jausiak kaltetutako segurtasun hesiei. Arrazoi hori tarteko, denbora batez uhartetxoraino heltzen den bidearen azken zatia hesitua egonen da, nahiz eta oinezkoek pasatzeko aukera izanen duten.
...Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 14a
Milaka lagun joan dira Xabierrera, Nafarroako sainduaren sorterrira. Laguntza eta segurtasun dispositibo sendoa martxan jarri da, 200 boluntario, 343 foruzain, babes zibileko kide eta udaltzainez osatua. Nafarroako sainduaren sorlekura beilaldi tradizionala egiteko gehien-gehienak oinez doaz, baina batzuk bizikleta, patinak edo zaldia aukeratu dute. Nafarroako elizbarrutiak sustatu 83. erromesaldia da aurtengoa. Erromesaldirako motibazioak hainbat izan daitezke: tradizioa, fedea, kirola,...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 07a
Marisol Garmendia izanen da hemendik aitzina Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria. Denis Itxaso ordezkatuko du kargu horretan, azken hau izanen baita PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua apirilaren 21ean eginen diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan.
Garmendia Donostiako Udaleko hautetsia eta bigarren auzapez-ordea da. Zaldibian sortua da 1963an, eta euskalduna da. Postu hori erdiesten duen lehen emaztea izanen da.
Marisol Garmendia Informazio...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016