Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Euskal Herriko Itzulia aurten 63. aldiz jokatuko da. Probak sei etapa ukanen ditu, apirilaren 1ean hasi eta hilabetearen 6an burutuko da. Lehen etapa Irunen iraganen da, 10 kilometroko erlojupekoa, ohikoa denez Eibarren bukatuko da. Bigarren etapa Irun/Kanbo, kasik osorik Lapurdin eta Baxe Nafarroan jokatuko dute. Hirugarren etapa Ezpeletatik abiatuko da. Guzira, txirrindulari parte-hartzaileek 19 mendate puntuagarri igan beharko dituzte, irabazleak gainerako aurkari guziek baino arinago...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Kantabriako Historiaurreko Ikerketen Nazioarteko Institutuko (IIIPC) zientzialariek duela 100.000 urte inguruko neanderthalen aztarnak aurkitu dituzte, Axlorko aztarnategian, Bizkaiko Dima herrian. Europan gordetako giza aztarnak oso bakanak diren garai horri dagokionez, ikerlariek erran dutenez, 10 eta 12 urte bitarteko bi haurren eta heldu gazte baten hortz-zatiak dira. Ikerketa Journal of Human Evolution aldizkarian argitaratu da. Jesus Gonzalez-Urquijok dionaz Iberiar...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Azken urteotan, administrazioan, euskaldunen hizkuntza eskubideen aitortzan ez da aldaketa kualitatiborik egon, ez da neurri eraginkorrik hartu. Herritar anitzek, harremanak erazteko euskararen orde gaztelera baliatzen dute. Euskaldunen hizkuntza eskubideen alorrean, azken hamarkadan ezer guti aitzinatu da. Duela hamar urteko eta gaurko argazkiak berdintsuak dira. Herritarrek oztopo eta traba berberak salatzen jarraitzen dute, horiei erakundeek ez diete erantzun eraginkorrik eman. Harremanak...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), hauteskundeeri begira eta bereziki apirilaren 21eko hauteskundeak aipatuz, ohartarazi du erakundeetan ez dagoela erabakitzeko egiazko ahalmenik. Gisa berean iragarri du mobilizazioak eta aldarrikapenak kalera eramanen dituztela. EHKS mugimenduko Ane Ibarzabal eta Peio Ormazabal bozeramaileek adierazi dute arlo politikoan pisurik handiena duten gaiak ez direla bozkatzen eta politika garrantzitsuak nazioz gaindiko erakundeetatik ematen direla....
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Auzitegi Gorenak trenkatu du, lan-denboraren hastapenean, langile batek goizeko askariarentzat 15 minutu hartzen ahal dituenez erabaki behar zuen.
Joan den martxoaren 5eko epaitegian, lan-arloko epaitegiak onartu du UGT, CCOO eta SECB sindikatuek Auzitegi Nazionalean 2020ko urrian ezarri helegitea. Aitzineko epai batean, Auzitegi Gorenak enpresei gomendatu zien gida bat sortzea lanaldiaren erregistroa aktibatzeko, jarraibide zehatzekin.
Gorenak uste du ordutegi kontrol zorrotza...
Hegoaldean | 2024ko Martxoaren 28a
Automobilgintzaren euskal sektoreak, 2023an, 25.023 milioi euro fakturatu ditu, aitzineko urtean baino %11,5 gehiago. ACICAE-Euskadiko automobilgintzako sailak jakinarazi duenez, markak hautsiak izan dira. Egin duen oharrean zehazten duenez, kopuru horrek ez du hartzen Gasteizko Mercedes Benz enpresaren pisu espezifikoa. Emaitzak, bezeroen kudeaketan, merkatuen eta teknologien dibertsifikazioan, bai eta kontinente guzietan, zentzuz ongi jokatu ibilgailuen ekoizpen-eskarian...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016